20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

NEKAZARITZAKO ETA ELIKAGAIEN KOOPERATIBAK

18.2.1.3. Zerbitzuak ematea kooperatibako langileen bidez bazkideen ustiategietan

112. artikuluaren lehen paragrafoak tarteki berritzaile bat gehitu du amaieran, eta, nolabait

ere, nekazaritzako eta elikagaigintzako kooperatibek egin ditzaketen jarduerak eta helburu

sozialaren irismena bururatzen edo garatzen ditu. Tarteki horretan zehaztu denez, jarduera

horien artean aintzat hartzen da kooperatibek bazkideen ustiategietan eta kooperatibako

langileen bidez zerbitzuak ematea, langileak baitira funtsezko elementuak.

Zerbitzu horiek aipatutako ustiategietan nekazaritza-lanak edo antzekoak egiteko balio

behar dute, betiere ustiategi horien titular diren kooperatibako bazkideen onurarako.

Aipatu behar da, gure legeari gagozkiola, aipaturiko berrikuntza garrantzitsua den arren,

ez dela berritasuna nekazaritzako elikagaien kooperatiba-esparruan; bada, egiatan, hemengo

legeak testu berrira ekarri du estatuko araudian txertatu zen alderdi bat, zehazki, Kooperatibei

buruzko uztailaren 16ko 27/1999 Legean, Ekonomia Jasangarriari buruzko 2/2011 Legearen

azken xedapenetatik bigarrenaren bidez. Lege hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu

zen, 2011. urtean.

Hala ere, Euskadiko nekazaritzako elikagaien kooperatiba-arloan eta kooperatiben legean

txertatzeak segurtasun juridiko handiagoa ematen die adierazitako eragiketei.

18.2.1.4. Titulartasun partekatuko entitateak eta izaera juridikorik gabeko beste

antolakunde batzuk

4/1993 Legearen edukiak nolabaiteko segurtasun juridikorik eza sorrarazten zuen

Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektorean, halako kooperatiba bateko bazkide izan

zitezkeen pertsonei buruzko definizioan, aukera hori mugatzen zelako pertsona fisiko zein

juridikoetara.

Hala eta guztiz ere, Kooperatibei buruzko beste lege batzuetan gertatu ez bezala, euskal

legeak ez zituen sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak eta nortasun juridikorik gabeko

beste erakunde batzuk aipatzen, hau da, ohituraz, nekazaritza-ustiategiak modu zabalean

antolatzeko erabili ohi direnak, ez bakarrik Euskal Autonomia Erkidegoan, baizik eta, oro

har, estatu osoan.

Beraz, izakunde horiek ez zeuden berariaz jasota kooperatiben 1993ko legean, nekazaritzako

kooperatiba batean parte hartzeko eskubidea zuten subjektu gisa, nahiz eta, egiatan,

horrela izaten zen sarritan nekazaritzako kooperatiba gehienetan. Horregatik, beharrezkoa

zen inguruabar hori jasotzea, legean guztiz hedatuta zegoen gertaera bat barneratzeko eta

izakunde horiei segurtasun juridiko handiagoa emateko, mota horretako kooperatiba bateko

kide ziren aldetik.

Azaldutakoa alde batera utzita, landa-eremuan emakumearen presentzia ikusarazteko

asmoz, 2011. urtean 35/2011 Legea eman zen, urriaren 4koa, Nekazaritzako Ustiategien

Titulartasun Partekatuari buruzkoa, familiako nekazaritza-ustiategiak antolatzeko tresna

berria sortu zuena. Hala, tresna berri horrek nortasun juridikorik gabeko zuzenbideko subjektu

berria sortu zuen, ondasun eta eskubideen erkidego tradizionalen antzeko erakundea zena,

nekazaritza eta abelazkuntzaren sektoreari lotutakoa, familia-taldeetan oinarriturik, non bi

ezkontideek nekazaritza-ustiategia kudeatzen duten, bertan batera lan eginda.

412

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!