20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA SORTZEA

2.8.1. Aldaketa nagusiak aurreko araudiaren aldean

EKL berriak berrikuntza esanguratsuak ekarri ditu estatutuek jaso beharreko edukiari

dagokionez. Berritasun horiek ez zaizkie kooperatiba berriei bakarrik aplikatuko, lehendik

daudenei ere aplikatuko zaizkie, eta azkenek estatutuak egokitu beharko dituzte lege berriaren

arabera, gehienez ere, 2 urteko epean, EKL indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita.

Azter ditzagun banan-banan.

2.8.1.1. Ekarpenak itzultzea

Lehengo testua: j) Bazkideen ekarpenak itzultzeko eskubidea, bai eta horiek eskualdatzeko

eskubidea ere.

Egungo testua: j) Nola itzuliko diren ekarpenak eta zein den ekarpen horiek eskualdatzeko

araubidea.

Ekarpenak itzultzeko izaera juridikoa nabarmen aldatu da; izan ere, bazkidearen eskubidea

izatetik kooperatibak berak arautu dezakeen gaia izatera igaro da. Kooperatibei buruzko

otsailaren 11ko 1/1982 Legea eman zenetik gaur arte, ekarpenak itzultzea bazkide guztien

baldintzarik gabeko eskubidetzat hartu da, jakina, baldin eta soberakinik badago, baina

inguruabarrek eraginda, eskubide izateari utzi behar izan zaio. Ekarpenen itzulketaren izaera

juridikoaren aldaketa Euskadiko Kooperatiben Legea bigarrenez aldatzen duen abenduaren

1eko 8/2006 Legea indarrean hasi ostean jazo zen.

International Accounting Standards Board (IASB) erakundeak Nazioarteko Kontabilitatearen

32. araua, finantza-tresnei buruzkoa, berrikusi, eta Finantza Informazioaren Nazioarteko

Arauen Interpretazio Batzordeak (CINIIF 2) esandako Nazioarteko Kontabilitate Arau horren

xedapena (NIC 32) aplikatzeko interpretazioa eman zuenez, kooperatiba-erakundeetako

bazkideek egindako ekarpenei gagozkiela –bi-biak onartu zituen Batzordeak, 2237/2004

eta 1703/2005 erregelamenduak direla bide, hurrenez hurren− bertan behera geratu zen

kooperatiben kapital sozialera egindako nahitaezko nahiz borondatezko ekarpenak baliabide

berekitzat hartzeko aukera, bazkideek ekarpen horiek itzultzeko zeukaten eskubide ukaezina

zela eta (8/2006 Legearen atarikoa).

Kontabilitate-araudi hori Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen 63. artikuluaren

edukiaren aurkakoa zen, artikulu horrek arautzen baitzuen bazkideen ezin ukatuzko eskubidea

ekarpena itzultzeko. Kontabilitate-arazo horren ondorioz, kooperatibako organo sozialek

ekarpenen itzulketa baldintzarik gabe ukatzeko aukera txertatu zen, bazkidearen baja gertatuz

gero, eta, beraz, ez zuen zentzurik itzulketa eskubidetzat hartzea, artean mugaturik baitzegoen.

Gure ustez, horregatik kendu da “eskubide” izaera eta, hortaz, estatutuetan argi geratu beharko

da zein ekarpenek izango duten itzultzeko eskubide eztabaidaezina eta zeinek izango duten

itzulketa baldintzatuta. Bestetik, itzulketari uko egiteari buruz txertatu diren beste berrikuntza

garrantzitsu batzuk ere jaso beharko dira (atal egokian azalduko dira horiek guztiak).

2.8.1.2. Hirugarren deialdia

Lehengo testua: l) Batzar orokorrerako deialdia, ohikoa edo ezohikoa, lehen edo bigarren

39

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!