20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IRAKASKUNTZA-KOOPERATIBAK

17.1. Sarrera: legezko arauketaren egitura eta xedea

Oro har, kooperatibismoak bezala, irakaskuntzak sustrai sendoak dauzka eta garapen

handia izan du gure herrialdean. Iruzkin hau argitaratu orduko, kooperatiben erregistroan

inskribatutako irakaskuntza-kooperatiben kopurua (3 modalitateetan) 90 ingurukoa da,

74.000 ikasle baino gehiago dituzte eta 6.500 lanpostu inguru sortuta dituzte. Horren

ondorioz, kooperatibak arautzen dituen euskal araudian ohikoa den bezala, legeak atal bat

eskaini dio kooperatiba-mota horien erregulazioari, bigarren tituluaren (xedapen bereziak)

lehen kapituluaren barruan (kooperatiba-motak).

Aurreko legearen erregulazioan garatutako egituraren antzera (artikuluen zenbakiak baino

ez dira aldatu), atal honen egungo egiturak hiru artikulu ditu:

• 109. artikulua.– Helburua eta modalitateak.

• 110. artikulua.– Irakaskuntza-kooperatiba integralen berezitasunak.

• 111. artikulua.– Izaera edo onura publikoko bazkideak.

Ezarritako araubidearen helburu nagusia, hain zuzen ere, egitura horretatik ondorioztatzen

da, eta legegilearen asmo bikoitza igartzen da.

Alde batetik, irakaskuntza-kooperatibak osatzen dituzten bi talde handien (ikasleak

eta langileak) beharrak batera jartzean sortutako aukeretatik sortzen diren irakaskuntzakooperatiben

motak arautzea.

Bestetik, izaera edo onura publikoko bazkideen parte-hartzea arautzea, mota horretako

kooperatibetan ezarpen handiko sozietate-tresna baita.

Legearen zioen azalpenean aurreratu bezala, irakaskuntza-kooperatibek euren konfigurazio

juridikoari eutsi diote, eta aldaketa bakarra da irakasleak eta irakasle ez diren langileak

lotzen dituzten kooperatibetan, 30. artikulua aplikatzeko era, aurrerago ikusiko dugunez, eta

batzarrak hirugarren deialdian egiteko aukera ere badagoela.

17.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Atal hau osatzen duten 3 artikuluek ez dute sakoneko aldaketarik izan atal honetan aipatuko

ditugun uneko moldaketetatik landa, baina, gainerako artikuluetan bezala, idazketa hizkera

inklusiboaren moldera egokitu da, eta, beraz, testua ez da aurreko araudian ageri zenaren

berdin-berdina.

Mota horretako kooperatiben araubideari eragin dion aldaketa nagusia batzar orokorra

hirugarren deialdian egiteko aukera da, Legearen 36.2 artikuluak arautzen duen moduan.

Lege berria aldarrikatu aurretik, zenbait adituk berariaz aldeztu zuten aukera hori, eta, beraz,

bete egin da sektorearen etengabeko eskaeretako bat.

Goian esan dugun bezala, bazeuden batzarrak hirugarren deialdian egitea aldezten zutenak,

aurreko legearen 34.4 artikuluan jasotako kontzeptua kidetasunez aplikatuta, “familiabeharrak

asetzera bideratutako beste edozein (kooperatiba)” aipatzen baitzen bertan.

Zalantzarik gabe, irakaskuntza-kooperatibak, familiak lotzen dituztenak behintzat, tipologia

horretan koka daitezke, baina lege berriak gai gatazkatsu hori konpondu du.

403

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!