20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KONTSUMO-KOOPERATIBAK

kooperatiba berrien organoei eskualdatzen dizkieten funtsezko ahalmenak ere ezarri beharko

baitituzte, xedea garatzeko beharrezkoak direlako.

Bigarren mailako kooperatibak, gutxienez, bi kooperatibak osatzen dituzte, eta horiei beste

pertsona juridiko batzuk eta banakako enpresaburuak atxiki dakizkieke. Kooperatiba horiek

ezin izango dute, inola ere, bigarren mailako kooperatiban dauden boto guztien erdia baino

gehiago izan.

Bigarren mailako kooperatiba enpresa-integrazio helburuz eratzen denean, estatutuetan

zehaztuko dira jarduera-arlo integratuak, taldearen zuzendaritza gauzatzeko oinarriak eta

ezaugarriak.

Estatutuetan arautuko dira, halaber, elkartutako erakundeen proposamenak azalpenezkoak

eta, beraz, lotesleak ez diren gaiak edo arloak.

16.3.4. Xedea

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kooperatiba baten sozietate-xedea da, EKLren 108.

artikuluak berariaz ezarri duen bezala, “bazkideak eta haiekin bizi direnak erabili eta

kontsumitzeko ondasunak edo zerbitzuak ematea”, eta, EKLren 13.1.c) artikuluak dioen

bezala, estatutuetan kooperatibaren sozietate-helburua osatzen duen jarduera jaso beharko

da, kooperatibak garatu nahi dituen jarduera espezifikoak zehaztuta.

Arestian esan bezala, kooperatibak ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dizkien bazkideek

eta haiekin bizi direnek, nahitaez, ondasun eta zerbitzu horien azken hartzaileak izan behar

dute, hau da, beren kontsumorako erabili behar dituzte, inolako jarduera ekonomikotan

baliatu gabe. Eta hori aplikagarria da, bai pertsona fisikoak direnean, bai nortasun juridikoa

duten edo ez duten erakundeak direnean.

Kooperatibak bere bazkideei ematen dizkien ondasun edo zerbitzuen izaerari dagokionez,

estatuaren eremuan, Kooperatibei buruzko Legearen 5.12 xedapen gehigarriak dio

kooperatibek bazkideei emandako ondasun-emateak eta zerbitzu-prestazioak, direla

kooperatibek sortutakoak, beraien sozietate-helburuak betetzeko, direla hirugarrenei

eskuratutakoak, ez direla salmentatzat hartuko, eta, gehiago zehaztuta, Gaztela-Mantxako

Kooperatiben Legearen 144.2 artikuluak dioenaren arabera, kooperatibak bere bazkideei

egindako hornidurak barruko sozietate-eragiketak dira, kooperatibak zuzeneko kontsumitzaile

bateratu edo komunitario gisa jarduten baitu.

Hirugarrenekiko jarduerak

Egia da EKLren 108. artikuluan adierazita dagoela kontsumo-kooperatiben xedea dela

bazkideei eta haiekin bizi direnei ondasunak eskuetaratzea edo zerbitzuak ematea, bazkideek

erabiltzeko edo kontsumitzeko, eta, beraz, kooperatiben jarduera, funtsean, horretan datza.

Dena dela, artikulu berak, 2. zenbakian, gaineratu du bazkideak ez diren pertsona edo

erakundeei ondasunak edo zerbitzuak eskuratu eta eman ahal izango dizkietela, estatutuek

hala arautzen dutenean eta betiere sozietateen lurralde-eremuaren barruan.

Izan ere, batzuetan, sozietate-xedea gauzatu ahal izateko, kontsumo-kooperatibek bazkide

ez diren pertsonekin jardun behar dute; izan ere, zer egin behar dute, adibidez, bazkideen

398

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!