20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KONTSUMO-KOOPERATIBAK

Funtsezkoa da, beraz, bazkideek eurek edo elkarrekin bizi diren pertsonek kontsumitzeko

eskuratzea ondasunak edo zerbitzuak, irabazi-asmorik gabe, eta merkatura itzultzeko inolako

asmorik ez dutela, merkataritza- edo enpresa-jardueraren bat eginez.

Bazkide izan ahal izateko, bazkideek estatutuetan ezarritako onartze-baldintzak bete

beharko dituzte, oro har, elikagaien merkataritza-banaketan aritzen diren kooperatiben

kasuan, azken hartzaile izatea. Estatutuetan araututako hasierako nahitaezko ekarpena ere

egin beharko dute.

Bazkideek honako betebehar hauek dituzte:

1. Batzar orokorraren eta deitzen dieten gainerako organoen bileretara joatea.

2. Karguren baterako izendatu badituzte, onartzea, salbu eta ez onartzeko bidezko

arrazoia dagoen kasuetan.

3. Kooperatibaren helburu diren jardueretan parte hartzea.

4. Ez egitea kooperatibaren helburu sozialarekin lehian dagoen jarduerarik, eta ez aritzea

lankidetzan horrelako jarduerak egiten dituztenekin; salbu eta administratzaileek

espresuki horretarako baimena ematen duten kasuetan.

5. Isilpean gordetzea kooperatibaren jarduerak eta datuak.

6. Aurreikusitako baldintzetan egitea kapital sozialari egin behar dizkion ekarpenak.

7. Galerak beren gain hartzea, batzar orokorrak erabakitako kopuruan.

8. Legeen eta estatutuen ondorioz sortzen diren gainerako betebeharrak betetzea, eta

kooperatibako organoek balio osoz hartutako erabakien ondorioz sortzen direnak

betetzea.

Bazkideek eskubide hauek izango dituzte:

1. Kooperatibako organoetako karguetarako kideak hautatzea, eta kargu horietarako

hautatuak izatea.

2. Batzar orokorrean edo batzarkide diren gainerako organoetan proposamenak egitea

eta hartzen diren erabaki guztietan parte hartzea hitzez eta botoa emanez.

3. Kooperatibaren jarduera guztietan parte hartzea, diskriminaziorik gabe.

4. Eskubideak baliatzeko eta betebeharrak betetzeko beharrezkoa den informazio

guztia jasotzea.

5. Bidezkoa bada, sozietatearen kapitalera egindako ekarpenak eguneratzea eta

itzultzea, baita, hala badagokio, sortutako interesak jasotzea ere.

6. Kooperatiba-itzulkina jasotzea, hala badagokio.

7. Lege eta estatutuen ondoriozko gainerakoak.

b) Bigarren mailako kooperatibak

Hazteko eta merkatuan hobeto lehiatu ahal izateko helburuz, beste kooperatiba batzuekin

lankidetzan aritzeko beharra dela eta, batzuetan, kooperatibek bigarren mailako beste

kooperatiba batzuk sortzen dituzte, EKLren 146.1 artikuluak ezarri duen bezala, erakunde

kideen eta sortzen den taldearen jarduera ekonomikoa osatu, sustatu, koordinatu, indartu edo

integratzeko xedez, estatutuek jasotzen duten esanguran eta hedaduraz. Azkenik, estatutuek

397

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!