20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KONTSUMO-KOOPERATIBAK

Azkenik, KEEren 29.2 artikuluak ondokoa dio: “Kontsumitzaileek kooperatiba-legerian

oinarrituta sortzen dituzten erakundeak ere kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak…

baldin eta horien helburuetako bat kideak hezi eta prestatzea bada eta horretarako funtsa

eratzera behartuta badaude, legeria zehatzaren arabera”. EKLren 70.2.a) eta 72 1.a)

artikuluek jaso duten funts berdina da; Lehen artikuluaren arabera, “Urtero, honela bideratuko

dira soberakinak: a) Ehuneko hogeita hamar, gutxienez, Nahitaezko Erreserba Funtserako

eta kooperatiba-heziketa eta -sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako

ekarpenerako. Portzentaje horretatik, gutxienez ehuneko hamar kooperatiba-heziketa eta

-sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako ekarpenerako bideratuko

da…”, eta, bigarrenaren arabera, “Estatutuek edo batzar orokorrak finkatutako oinarrizko

ildoak aplikatuz, interes publikoko helburu hauetakoren bat izango du soberakinei 70.2.a)

artikuluan ezartzen zaien nahitaezko ekarpenak: a) Bazkideak eta langileak prestatzea eta

heztea kooperatibismoaren eta kooperatiba-jardueren arloan eta lanpostuarekin lotuta ez

dauden beste arlo batzuetan”.

16.3.3. Bazkideak

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kooperatiba bateko bazkideen mota aldatu egiten da,

lehen edo bigarren mailako kooperatiba den:

a). Lehen mailako kooperatibak

Lehen mailako kooperatibetan, EKLren 19.1 artikuluak dioenarekin bate etorriz,

bazkide izan daitezke pertsona fisikoak zein juridikoak, publikoak zein pribatuak. Eta,

kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kooperatiben kasuan, 108.1 artikuluak dio bazkide

izan daitezkeela pertsona fisikoak eta entitate edo erakundeak, baina betiere kooperatibak

eskainitako ondasun edo zerbitzuen azken hartzaile badira.

“Ondasunen edo zerbitzuen azken hartzaileak” esapidearen jatorria dago uztailaren

19ko 26/1984 Legean, gaur egun indargabetuta dagoen kontsumitzaileak eta erabiltzaileak

babesteari buruzkoan. Lege horrek honela ezarri zuen kontsumitzaile eta erabiltzaileen

kontzeptua: azken hartzaile gisa ondasun higigarriak edo higiezinak, produktuak, zerbitzuak,

jarduerak edo funtzioak eskuratu, erabili edo gozatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak

dira, eta kontsumitzaile edo erabiltzaile izaera ukatu zien azken hartzaile ez direnei. “Ondasun

edo zerbitzu baten azken hartzailea” esapidearen esanahia zehazteko zailtasuna dela eta,

estatuko legegileak berak kontzeptu hori baztertu du indarrean dagoen KEBLOTBen.

Azkenak kontsumitzailetzat hartzen ditu merkataritza- edo enpresa-jarduera batetik

kanpoko eremu batean irabazi-asmorik gabe jarduten duten pertsona fisikoak edo nortasun

juridikorik gabeko entitateak, eta, Euskadiren eremuan, hauxe dio KEEren 3. artikuluak:

“lege honen ondorioetarako, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak dira edozein nazionalitate

edo bizilekutako pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta azken hartzaile gisa ondasun

higigarriak edo higiezinak, produktuak eta zerbitzuak eskuratzen, erabiltzen edo gozatzen

badituzte, eta hornitzailea enpresa profesionala bada edo administrazioa bera, zerbitzuak

ematen edo produktuak hornitzen baditu zuzenbide pribatuko araubidearen arabera”.

Eta, gaia areago argitzeko, honako hau erantsi dudu: “ez dira kontsumitzaile edo

erabiltzailetzat hartuko produktuak, ondasunak eta zerbitzuak merkaturatzeko edo zerbitzuak

emateko ekoizpen-prozesu batean txertatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, txertatze

horrek zuzeneko onurarik ez badakar ere”.

396

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!