20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA MOTAK: LAN ELKARTUKO KOOPERATIBAK

15.3.4.3 Beste arau aplikagarri batzuk

Estatuko kooperatiba-legeriaren artikulu baliokidea 82. artikulua da. Artikulu horren 1.

Atalak dioenari jarraiki, zehapen-prozedurak sozietate-estatutuetan arautu behar dira (EKLn

aukerakoa da), baina diziplina-araubidea estatutuetan edo barne-erregelamenduaren bidez

bakarrik landu daiteke (ez da aurreikusi barne-araubideko erregelamendua osatzen ez duten

batzar orokorraren akordioen bidez arautzea). Atal hori, beraz, ez zaie inola ere aplikatuko

gure kooperatibei. 2. atala EKLren 106.2 artikuluak dakarren edukiaren lehen zatiaren

berdina da eta, beraz, ez litzateke aplikagarria izango, eta, gainera, gure atala zabalagoa eta

bermatzaileagoa da, lan-bazkideak defendatzeko estatuko legeak ez arautzen, ez galdatzen,

ez dituen bermeak eskatzen baititu.

Nolanahi ere, hirugarren paragrafoa bai aplikatu daiteke, baldin eta kooperatibaren barneerregulazioak

zehaztu ez badu errekurtsoa ebazteko epea, errekurtso-batzordeak ebatzi behar

duela (bi hilabetekoa izango da) edo batzar orokorrak ebatzi behar duela (errekurtsoa jarri

ondoren egiten den lehen batzarrak auzibideratu behar duela ezarrita dago). Azken batean,

atal hori nahitaez bete beharko litzateke kooperatibaren barne-erregulazioan horretarako

berariazko erregulaziorik ez balego, eta, kasu horretan, indarrean dagoen EKL arau osagarria

izango litzateke (EKren 149.3 artikulua).

15.3.5. Auziak

107. artikulua.– Auziak.

1.– Lan-arloko organo judizialek ebatziko dituzte lan elkartuko kooperatiben eta

haien bazkide langileen artean sustatzen diren auziak, kooperatibako bazkide

izatearren sortzen direnak. Ondorioz, merkataritza-arloko epaitegi eta auzitegien

jurisdikzioaren mende geratuko dira auziak, baldin eta zerikusirik ez badute lotura

soziolaboral berezi horrekin eta beste edozein kooperatibaren eta bazkideen arteko

auzien antzekoak badira.

2.– Ondorio horietarako, honako gai hauek baino ez dute zerikusia lankidekooperatibaren

eta haren bazkide langileen arteko ohiko harremanarekin:

a) Lan-aurrerakinak edo haien prestazio osagarriak edo ordezkoak jasotzea,

halakorik eska daitekeen neurrian.

b) Diziplina soziolaboraleko arauak hausteagatik ezarritako zehapenen aurkako

errekurtsoak, arrazoi berberagatik jarritako kanporatze-zehapenaren aurkako

errekurtsoa barne.

c) Lan-eteteak eta eszedentziak.

d) Gizarte Segurantzari buruzko gaiak.

e) Soldatapeko langile izatetik bazkide langile izatera pasatzea.

f) Oro har, kooperatibako lanaren araubidearen barne-arauetan jatorria duten

eskubide eta betebeharrak.

3.– Edozein kasutan, halako auzigaiak ebazterakoan aplikatuko dira lege hau,

389

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!