20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA MOTAK: LAN ELKARTUKO KOOPERATIBAK

Administrazio-organoak diziplina-espedientea ebatzi ondoren, espedientepeko bazkide

langileari jakinaraziko zaio, eta hark, egoki baderitzo, errekurtsoa jarri ahal izango du

errekurtso-batzordearen aurrean (sozietate-organo hori kooperatiban badago, ikus EKLren

58. artikulua) eta, halakorik ezean, batzar orokorraren aurrean.

Kooperatibak daukan barne-erregulazioa kontuan hartu behar dugu errekurtso-batzordeak

errekurtsoa ebazteko duen epea zein den jakiteko, eta eskumena batzar orokorrarena bada,

kasuan kasuko bilkuran aztertuko dela errespetatu beharko da (adibidez: 30 eguneko epean

egin beharreko batzar orokorrean edo errekurtsoa aurkeztu ondoren egiten den lehenengo

batzar orokorrean aztertu beharko dela ezar daiteke).

Sozietate-organo eskuduna errekurtso-batzordea izanez gero, organo horrek auzibideratuko

du, espedientepeko bazkideari nahitaez entzun ondoren, eta kideen isilpeko botazioaren bidez

ebatziko da. Berdinketa gertatuz gero, presidenteak ez du kalitateko botorik izango; beraz,

kasu horretan, errekurtsoa baietsitzat joko litzateke, errekurtso-batzordearen gehiengoa lortu

ez duelako (ikus EKLren 58.3 artikulua).

Errekurtsoa batzar orokorrak ebatzi behar badu, ohikoena da, ebazpena eman aurretik,

bertaratutako bazkideen eta behar bezala ordezkatutakoen isilpeko botazioaren bidez,

batzarburuak diziplina-espedientean gertatutakoaren azalpena egitea, eta, nahitaez, hitza

eman beharko dio espedientepeko bazkide langileari, bere interesak defendatzeko egokitzat

jotzen duen azalpena egin dezan, administrazio-organoak hura kanporatzeko paratu duen

diziplina-espedientean egotzi zaizkion egitateak edo ez-egiteak ezeztatuz edo aldatuz, eta

esku-hartze hori nahitaezko aurretiazko entzunalditzat hartuko da, administrazio-organoak

hartutako kanporatze-erabakiari buruzko errekurtsoa ebatziko duen sozietate-organoaren

aurrean. Aurretiazko entzunaldia amaitu ondoren, batzarburuak bazkideen esku-hartzeen

txanda ireki dezake (aukerakoa), edo zuzenean isilpeko bozketa agindu dezake errekurtsoa

ebazteko, errekurtsoa ezetsita edo baietsita, administrazio-organoaren erabakia berretsita,

hori guztia kooperatibaren barne-araudian horretarako ezarritako gehiengoaren bidez,

ohikoena gehiengo arrunta ezartzea da, hau da, baliozko botoen erdia baino gehiago (ez

dira boto zuriak eta abstentzioak kontuan hartuko (ikus EKLren 38.1 artikulua). Dena

dela, estatutuan jasotako arauketaren ondorioz, gerta daiteke kanporatze-erabakia hartzeko

gehiengo kualifikatua eskatzea ere bai.

Administrazio-organoak hartutako kanporatze-erabakia ez da betearazlea, hau da, ez du

ondoriorik izango edo ezin da aplikatu, harik eta egoera hauetakoren bat gertatzen ez den

arte:

a) Espedientean dagoen bazkide langileak errekurritzeko duen epea igarotzea, edo

b) Bazkide langileak kanporatze-erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa sozietateorgano

eskudunak berrestea (errekurtso-batzordeak eta, halakorik ezean, batzar

orokorrak).

Aurrekoa gorabehera, kooperatibak, administrazio-organoaren bitartez, eten egin ahal

izango dio lan-prestazioa bazkide langileari eta, behin-behinean, eutsi egingo dio lanaurrerakina

jasotzeko eskubideari, kooperatiban lan egiten ariko balitz bezala, eta eskubide

indarrean izango da kanporatzeko erabakia exekutiboa izan arte. Egia da neurri hori hartu ohi

dela garrantzi handiko kausak edo arrazoiak tartean daudenean, baina, egia esatera, inguruar

hori ez da beharrezkoa erabakia hartzeko.

388

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!