20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA SORTZEA

3.– Horretaz gain, sortze-eskritura publikoan jaso ahal izango dira sustatzaileek batzar

sortzailean egindako itun eta baldintza guztiak, haiek ez badira legearen edo

sozietate kooperatiboak arautzen dituzten printzipioen aurkakoak.

Artikulua ez da aldatu.

2.7.1. Manuen izaera edo indar juridikoa

Aurreko 11. artikuluari jarraiki, nahitaezkoa da kooperatiba batzar sortzailean izendatutako

pertsonek eskritura publikoa egilestea edo, halakorik ezean, bazkide sustatzaile guztiek

egilestea.

2. paragrafoa aginduzkoa da, hau da, bertan ageri diren alderdi guztiak aintzat hartzera

behartzen du.

Iruzkin gisa, esan behar da 12. artikuluaren 2. zenbakiak “Sortze-eskritura publikoak,

zeinak, hala badagokio, batzar sortzailearen akta jasoko duen…” dioela; izan ere, batzar

sortzailea notarioaren beraren aurrean egin daiteke eskritura publikoa egilesteko unean;

beraz, ez da beharrezkoa batzar sortzailearen akta aurkeztea eskritura egiletsi aurretik.

12. artikuluaren 3. paragrafoa aukerakoa da, legez nahitaez erabaki behar ez den gairen

bati buruzko edozein akordioz baitihardu.

2.7.2. Esanahi praktikoa

Kooperatiba baten sorrera eskritura publiko bidez egilesteko derrigortasuna segurtasun

juridikoari eustean datza, merkataritza-trafikoan jardungo dutelako ez ezik, gizarte-garrantzi

handiko esparruetan ere parte har dezaketelako, hala nola hezkuntzan, osasun-arloan edo

etxebizitzan. Kooperatibak sortzea ezin da kontrol juridikorik gabe geratu, pertsonentzat

funtsezkoak diren interesak eta ondasunak baitaude arriskuan, besteak beste, ekonomia,

hezkuntza, osasuna eta gizarte-ongizatea.

Horren haritik, arauketa lauso batek iruzurrezko edo maulezko helburuak dituzten

kooperatibei bide eman liezaieke; izan ere, orain ere gertatzen ari halakoak kooperatiba

mistoen esparruan, non gakoa sortzearen unean dagoen.

2.7.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Kooperatiben uztailaren 16ko 27/1999 Legearen 10. artikuluak arautzen du, baina ez dakar

ezer berririk.

2.8. Estatutuen gutxieneko edukia

13. artikulua.– Estatutuen gutxieneko edukia.

1.– Kooperatibaren funtzionamendua erregulatuko duten estatutuetan honako hauek

agertuko dira gutxienez:

a) Kooperatibaren izena.

37

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!