20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA MOTAK: LAN ELKARTUKO KOOPERATIBAK

edo ez-egiteak eta egite- edo ez-egite datak jasoko dira, bai eta aplikatzekoak diren

estatutuetako barne-xedapenenak ere, aplikatu diren oinarri juridikoak adierazita

(estatutuak, kooperatibaren barne-erregelamendua, batzar orokorraren erabakiak…),

kasuan kasuko artikuluak eta/edo atalak aipaturik, eta zehapen-proposamena edo

proposamen batzuk jasota, baita deskargu-orria aurkezteko epea ere, egoki iritziz

gero, eta berariaz adieraziko da interesdunak zer sozietate-organoren aurrean

aurkeztu behar duen.

Zehapen-prozeduren adibideak, horien izapide, errekurtso eta epeak.

I) Hutsegite arinengatik, goi-hurrengo arduradunak izapidetuko du espedientea,

eta hark idatziz jakinarazko dio zuzendari-kudeatzaileari, eta, halakorik ezean,

administrazio-organoko kideen artetik izendatutako instruktoreari. Azkena

espedientepeko bazkidearekin bilduko da, haren alegatuak edo iritziak entzuteko,

aldez aurreko nahitaezko entzunaldian. Entzunaldi horren ondoren, falta

kalifikatuko du, eta, hala badagokio, zehapena ezarriko dio. Bazkideak errekurtsoa

jarri ahal izango du administrazio-organoaren aurrean. Kasu horretan, aldez

aurreko nahitaezko entzunaldira deituko da berariaz, eta, horren ondoren, bazkidea

bertaratu ala ez, administrazio-organoak ebatziko du, kooperatibaren barne-bidea

agortuta.

II) Zuzendari-kudeatzaileari dagokio falta astun eta oso astunengatiko espedienteen

izapidetzea egitea, eta, halakorik ezean, haien arteko administrazio-organoak

izendatzen duen instruktoreari. Azkenak idatziz jakinaraziko dizkio bazkide

interesdunari egotzi zaizkion egintzak edo ez-egiteak, hutsegitearen behin-behineko

kalifikazioa eta zehapen-proposamena. Bazkideak deskargu-orria aurkeztu ahalko

du zuzendari-kudeatzailearen aurrean, eta hark ebatziko du lehen auzialdian, aldez

aurretik, bazkideari entzunda. Proposatutako zehapena kooperatibatik kanporatzea

bada, administrazio-organoak bakarrik erabaki ahal izango du. Administrazioorganoaren

kanporatzeko ebazpenaren aurkako errekurtsoa jarri ahal izango da

batzar orokorraren aurrean, hamabost eguneko epean, jakinarazi denetik zenbatzen

hasita, errekurtso-batzordearen aurrean eta, halakorik ezean, batzar orokorraren

aurrean.

III) Horrelako hutsegiteetan, espedientepeko bazkideak entzunaldirako eskubidea

izango du, gutxienez hitzezkoa, zuzendari-kudeatzaileak kargu-orria formulatu

aurretik, eta, halakorik ezean, administrazio-organoko instruktoreak formulatu

aurretik.

IV) Aurreko paragrafoetan araututako errekurtsoak aurkezteko epeak hamar egunekoak

izango dira falta arinetan, eta hamabost egunekoak falta astunetan eta oso astunetan,

zehapen-espedientearen ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen

hasita.

V) Behar bezala eta epearen barruan errekurritu ez diren zehapenak, bai eta geroko

errekurtsorik onartzen ez dutenak ere, berehala betearaztekoak izango dira,

dagozkien jurisdikzio-ekintzei kalterik egin gabe.

386

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!