20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA MOTAK: LAN ELKARTUKO KOOPERATIBAK

seihileko batean berandu iristea, justifikaziorik gabe. Edo hutsegite arintzat jotzeko

da lan-istripu larriak edo kalte larriak eragitea kooperatiban, laneko arduragabekeria

edo barkatu ezinezko zabarkeriagatik.

B) Zehapenak

Anitzak izan daitezke. Berriro ere autoerregulazioa lehenetsi da. Adibidez:

Falta edo hutsegite arinak: hitzezko/idatzizko ohartarazpena. Lana eta lan-aurrerakina

bi egunez etetea.

Falta astunak: lana eta lan-aurrerakina etetea, hamabost egunera arte. Hasierako

nahitaezko ekarpenaren zenbatekoaren % 10era arteko diruzko zehapena.

Kooperatibako lanpostua aldatzea.

Falta oso astunak: lana eta lan-aurrerakina etetea, gehienez ere hogeita hamar egunez.

Itzulkinen deskontu partziala edo osoa uneko urteko lanagatik. Gehienez ere, 3 urteko

epean lanbide-kategoriaz igotzeko desgaikuntza. Diruzko zehapena, une bakoitzean

indarrean dagoen hasierako nahitaezko ekarpenaren zenbatekoaren % 30erainokoa.

Gizarte Segurantzan baja automatikoa duen kooperatibatik eta kooperatibak dituen

gainerako gizarte-osagarrietatik kanporatzea eta nahitaezko baja ematea.

Nolanahi ere, kooperatiba bakoitza dugu “bere errealitatea” ondoen ezagutzen

duena eta zigorrak bere neurrira ezarri behar dituena. Abantaila hori dauka

autoerregulazioak, eta kooperatibek modu egokian eta neurriz gauzatu behar dute.

c) Eskuordetutako zehapen-ahalmenak dituzten organoak eta pertsonak.

Zehatzeko eskumena administrazio-organoarena da, baina falta sozialetan ez bezala

(ikus EKLren 29.3.a) artikulua) –halakoetan, administratzaileek zehatzeko eskumen

esklusiboa dute− lan-prestazioarekin zerikusia duten hutsegiteetan, ahalmen hori

eduki arren, aukeran, zehatzeko ahalmena pertsona jakin batzuei esleitu ahal diete,

administrazio-organoak berariaz emandako eskuordetzearen bidez, betiere hala

aurreikusita badago eta berariaz araututa badago kooperatibako bazkide langileen

diziplina-araubidean, lan-prestazioaren esparruan.

Adibidez, zehapen-ahalmen hori zuzendari-kudeatzailearen esku utz daiteke, eta

enpresaren tamainaren arabera, arduradunari.

d) Espedientea ireki zaien bazkideak defendatzeko gutxieneko bermeak: deskarguorriak,

aldez aurreko nahitaezko entzunaldiak, eta, falta astunen edo oso astunen

kasuan, berraztertzea, betiere errekurtso-batzordearen aurrean eta, halakorik ezean,

batzar orokorraren aurrean errekurritzen badira.

Ezin bestela izan, EKLk bazkide langileak “zaindu” behar ditu; izan ere,

kooperatiba pertsonek osaturiko sozietatea da, eta, horregatik, lan egiteagatik

diziplina-espediente baten xede direnean izan behar duten defentsarako eskubidea

aldarrikatzen du, gutxienekoen eskakizun gisa, eta modu zabalean egiten du, neurri

guztiak errespetatzera behartuz, defentsa-berme deiturikoen barruan.

Horrekin lortu nahi dena hauxe da: bazkide langile bat ez zehatzea EKLn araututako

gutxieneko defentsa-bermeen neurriak aplikatu ez bazaizkio edo horiek erabiltzeko

384

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!