20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA MOTAK: LAN ELKARTUKO KOOPERATIBAK

beti errespetatuko dira bazkide espedientatuen defentsa-bermeak, hau da, deskarguorriak

eta aurretiazko nahitaezko entzunaldiak baliatzeko aukerak eta, halaber, falta

astunen eta oso astunen kasuan, errekurtsorik jarri bada, errekurtso-batzordeak

edo, halakorik ez badago, batzar orokorrak, espedienteak berraztertzeko aukerak.

3.– Administratzaileek baino ezin izango dute erabaki bazkide langileak kanporatzea;

erabaki horren kontra, berriz, langileek errekurtsoa jarri ahal izango diote errekurtsobatzorderi

edo, halakorik ez badago, batzar orokorrari, hamabost eguneko epean,

erabakiaren jakinarazpena jasotzen duten egunetik aurrera kontaturik. Nahiz eta

kanporatzeko erabaki horrek ez duen indarrik izango dagokion organoak berretsi

arte edo errekurtsoa aurkezteko epea amaitu arte, kooperatibak enplegurik gabe

utzi ahal izango du bazkide langilea, zeinak bere eskubidea gordeko baitu, behinbehinean,

dagozkion lan-aurrerakinak lanean jarraituko balu bezala jasotzeko.

15.3.4.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Ez dago berrikuntzarik, genero-hizkerari lotutakoa izan ezik.

15.3.4.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

1. atala aginduzkoa da kooperatibarentzat, eta ezarri du bazkide langileen diziplinaaraubidearen

oinarrizko esparrua jorratu eta arautu dezakeen sozietate-organo bakarra,

bazkideek ematen duten prestazioagatik, batzar orokorra dela, eta hasieran, edo geroago,

estatutuetan, barne-araubideko erregelamenduan edo batzar orokorraren erabakien bidez

egin dezakeela.

Sozietatearen diziplina-arauak ez bezala −horiek kooperatiba ororen sozietate-estatutuen

gutxieneko edukia osatu behar baitute (ikus EELren 13.1.h) artikulua), ez da horrela gertatzen

bazkide langileen lan-prestazioarekin lotutako diziplina-araubideari dagokionez; izan ere,

ohikoena da gai hori estatutu sozialetan ez jorratzea (gai horrek aldaketak eta moldaketak

izaten dituelako etengabe eta, horregatik, ahal dela, estatutuetatik at lantzea komeni da,

kasu honetan egin den bezala), baina oso ohikoa da horietan berariaz aipatzea laneko arauhausteak

eragiten dituzten diziplina-urratzeak, hau da, bazkide langileen lan-hutsegiteak,

kooperatibaren barne-araubidean edo batzar orokorraren erabakien bidez arautuko direla.

2. atala aginduzkoa eta gutxienekoei buruzkoa da kooperatibarentzat; izan ere, alde batetik,

batzar orokorrak jorratu beharreko gaiak zedarriztatu ditu, bazkide langileen lan egiteagatiko

diziplina-araubidea arautzea erabakitzen denean, eta, beste alde batetik, mota horretako

diziplina-prozedura baten xede diren bazkide langileek beti izan beharko dituzten bermeak

zehaztu ditu.

Diziplina-araubide honetan, honako gai hauek jorratu behar dira beti:

a) Falta motak.

Ohikoena da, garrantziaren, irismenaren eta intentzionalitatearen arabera, arinak,

astunak eta oso astunak izatea.

Tipifikazioa librea da, sen onari kalterik egin gabe, oso astuntzat ez jotzeko; adibidez,

383

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!