20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA MOTAK: LAN ELKARTUKO KOOPERATIBAK

kontratatuta duen aseguru pribatuari dagokion zenbatekoa erabiliz); bazkide langileak

babesteko planen diseinua, lan-baldintza duinak eta seguruak izan ditzaten.

LANEk kooperatiben lan-araubideetan ezarritako gutxieneko lan-estandarrei men egiteari

dagokionez, kooperatiba bakoitzak lehenik eta behin ezagutu beharko lituzke bere bazkide

langileentzat aplikagarriak diren LANEren gutxieneko lan-estandarrak, eta egiaztatu beharko

luke kooperatiban indarrean dagoen lan-araubidean kooperatiban bazkide langileentzat

ezarritako lan-baldintza guztiak betetzen direla.

15.3.3.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Estatuko kooperatiba-araudiaren artikulu baliokidea 83. artikulua da; horren edukia

gurearen desberdina denez, indarrean dagoen EKLren arau osagarria izan liteke (EKren 149.3

artikulua), batez ere, estatuko legerian arautzen diren gaiak kooperatibak autoerregulatzeko

aukera erabiltzen ez duenean, hala nola: lanaldi baten eta bestearen artean egon behar duen

gutxieneko denbora-tartea, adingabeek lan egin dezaketen lanaldia, nahitaez bete beharreko

jaiegunak, adingabeentzako eta hirurogei urtetik gorakoentzako urteko oporrak, baimenak

eta horien izaera ordaindua edo ordaintzeko proportzioa.

Era berean, kooperatibei aitortzen zaien autorregulazioa erabiltzen ez bada, estatutuen,

barne-araubideko erregelamenduaren edo batzar orokorreko akordioen bidez, bazkide

langileen lan-araubidea prestatzean, bere hedadura osoan, kooperatibaren jarduera kokatuta

dagoen sektoreko hitzarmen kolektibora eta Langileen Estatutuaren Legearen Testu

Bateginera jo beharko dugu, baina berriro diogu hori bakarrik baliatu behar dela kooperatibari

aitortzen zaion autoerregulazioa –bazkideek duten sozietate-harremana, ez lan-harremana−

erabiltzen ez denean.

Hala berean, kontuan hartu behar da urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretua, berdintasunplanak

arautzen dituena eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua, lan-hitzarmen eta

-akordio kolektiboak erregistratzeari eta gordailutzeari buruzkoa, aldatzen duena; izan ere,

dekretu horren 45. artikuluaren arabera, gutxienez, berrogeita hamar langile edo gehiago

dituzten kooperatibei (bazkideak izan edo ez) eta haien bazkide langileei aplika dakieke.

Eta urriaren 13ko 902/2020 Errege Dekretua, emakumeen eta gizonen ordainsariberdintasunari

buruzkoa; printzipioz, kooperatibetako besteren konturako langileei bakarrik

aplikatuko litzaieke, xedapen horren 2. artikuluak esandakotik ondoriozta daitekeenez

15.3.4. Diziplina-araubidea

106. artikulua.– Diziplina-araubidea.

1.– Estatutuek, barne-araubideko erregelamenduak edo, halakorik ezean, batzar

orokorrak finkatuko dute zein den bazkide langileen diziplina-araubidearen oinarrizko

esparrua.

2.– Diziplina-araubidean erregulatuko dira lana egitean gerta daitezkeen faltak,

zehapenak, zehapen-ahalmenak delegatuta dituzten organoak eta pertsonak, eta

zehapen-prozedurak, izapideak, errekurtsoak eta epeak adierazita. Edonola ere,

382

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!