20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA SORTZEA

2.6.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Kooperatiben uztailaren 16ko 27/1999 Legearen 7. artikuluak arautzen du, baina ez dakar

ezer berririk.

2.7. Sortze-eskritura

12. artikulua.– Sortze-eskritura.

1.– Sortze-eskritura publikoa sustatzaile guztien izenean egiten ez bada, batzar

sortzailean izendatutakoen izenean egin beharko da, batzar horretan hartutako

erabakien arabera.

2.– Sortze-eskritura publikoak, zeinak, hala badagokio, batzar sortzailearen akta jasoko

duen, honako hauek jaso beharko ditu:

a) Eskritura egiletsi dutenak eta sustatzaileak pertsona fisikoak izanez gero, haien

izen-abizenak, adina, lanbidea eta egoera zibila; pertsona juridikoak izanez

gero, berriz, sozietatearen izena. Kasu batean zein bestean, nazionalitatea,

egoitza eta bazkide mota ere adierazi beharko dira.

b) Dena delako kooperatiba sortzeko borondatea.

c) Egilesleen adierazpena, adierazten duena sustatzaile guztiek ordaindu dutela

estatutuetan bazkide izateko finkatutako nahitaezko gutxieneko ekarpenaren

ehuneko hogeita bost gutxienez, edo, hala badagokio, 4. artikuluan finkaturiko

gutxieneko kapitala estaltzeko beharrezko den goragoko frakzioa. Bestalde,

ekarpenaren zati bat ordaintzea atzeratu bada, zati hori nola eta noizko

ordainduko den ere zehaztu beharko da.

d) Estatutu sozialak.

e) Sozietatean beharrezko diren organoetako karguak betetzeko izendatu dituzten

pertsona fisikoen izen-abizenak, lanbidea eta adina, edo, pertsona juridikoen

kasuan, izen soziala. Kasu batean zein bestean, nazionalitatea eta egoitza ere

adierazi beharko dira, baita, hala badagokio, kontu-auditoreei buruzko datuak ere.

f) Adierazpen-agiri bat, aitortzen duena ez dagoela izen bereko beste kooperatibarik.

Sortzen ari den kooperatiba agerkari publikoan jasotzeko, Lan arloan eskumena

duen ministerioko kooperatiben erregistroak eta Euskadiko Kooperatiben

Erregistroak emandako jatorrizko agiriak beharko dira, izen bereko beste

kooperatibarik ez dela ziurtatzen dutenak.

g) Zer balio eman zaien diruzkoak ez diren ekarpenei –halakorik balego–, haien

ezaugarriei buruzko deskribapen argia eginez eta ondo zehaztuz zer ekarpen

egin dituen sustatzaileetako bakoitzak edo zer ekarpen-betebehar ezarri dizkion

bere buruari.

h) Zenbatekoak izango diren, gutxi gorabehera, kooperatiba sortzeko gastuak,

barne direla dagoeneko eginda daudenak eta inskribatu artean egin asmo

direnak.

36

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!