20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA MOTAK: LAN ELKARTUKO KOOPERATIBAK

lan-legerian ezarritako muga berberak izango dituzte gaueko lan edo lan osasungaitz,

nekagarri, kaltegarri edo arriskutsuei dagokienez.

Eta atzerritarren kontratazioari buruzko legeriari dagokionez, honako hau nabarmendu

nahi dugu: alde batetik, Kode Zibilaren 27. artikuluak espainiar nazionalitatekoei aitortzen

zaien gaitasun orokor berdina aitortzen die, baina gai horren inguruan lege berezietan eta

nazioarteko tratatuetan zehaztutakoak ez ditu aipatu; bestalde, kontuan izan behar dugu

urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa, a; bai eta atzerritarrek Espainian dituzten eskubide

eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretua

ere, 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua onartzen duena, 2/2009 Lege Organikoak

aldatu ondotik. Eta, azkenik, otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua, Europar Batasuneko

estatu kideetako eta Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioan parte hartzen duten

beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu, aske ibili eta bizitzeari buruzkoa.

3. idatz-zatiari dagokionez, estatuko legeriaren artikulu baliokidea 80.3 artikulua da. Hala

eta guztiz ere, artikulu hori ez dugu ezertarako baliatu behar, gure erregulazioa berdina

baita, eta, beraz, estatuko araudia, kasu honetan, ezin da izan indarrean dagoen EKLren arau

osagarria (EKren 149.3 artikulua).

4. idatz-zatiari gagozkiola, estatuko legeriaren artikulu baliokidea 80.3 artikulua da eta

urteko orduen muga orokorra jaso du besteren konturako langileei dagokienez, baina muga

horren salbuespenak handiagoak dira gure araudian, eta, beraz, ezin da izan indarrean dagoen

EKLren arau osagarria (EKren 149.3 artikulua).

Nolanahi ere, lan-kontratuen xede izan daitezkeen orduen zenbaketa lanaldi bihurtu ahal

izateko, Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bateginera jo behar dugu, zehazki 34.1

artikulura. Artikulu horretan, ondokoak zehaztu dira: “1. Lanaldiak hitzarmen kolektiboetan

edo lan-kontratuetan itundutakoa iraungo du.

Lanaldi normalaren gehieneko iraupena, astean, berrogei ordukoa izango da, benetan

lanean egindakoetan, urteko batez bestekoa hartuta”.

Xedapen hori oinarri hartuta, besteren konturako langileen kontratuan eta bazkide langileen

lan-kontratuan berdin finka dezakegu lanaldia, betiere hori bat badator ondorio horretarako

araututako xedapenekin, lanaldiari dagokionez, aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan eta,

betiere, Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bateginaren 34.1 artikuluak jasotako lan

eraginkorraren asteko batez bestekoa errespetatuta.

Besteren konturako langileen subrogazioaren kasuan, aurrekoaz gain, kontuan hartu

beharko dugu enpresaren ondorengotza arautzen duen LELTBren 44. artikulua. Artikuluak,

besteak beste, hauxe dio: “Enpresa baten, lantoki baten edo produkzio-unitate autonomo

baten titulartasuna aldatuta ere, horrek, besterik gabe, ez du ekarriko bertako langileekiko

lan-harremana azkentzea; izan ere, enpresaburu berriak aurrekoak lan-arloa eta Gizarte

Segurantza dela-eta zituen eskubide eta betebeharrak subrogatuko ditu, horien artean direla

pentsioen inguruko betebeharrak, beti ere gai horren inguruko araudi berezian esaten dena

kontuan izanda. Orokorrean, lagatzaileak babes sozial osagarriaren arloan bereganatutako

betebehar guztiak subrogatuko ditu enpresaburu berriak”.

375

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!