20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA MOTAK: LAN ELKARTUKO KOOPERATIBAK

7. ataleko edukia aginduzkoa da, bi paragrafoetan. Lehenengoan, lan-arriskuen

prebentzioari buruzko arau orokorrak ezarri dira, bai kooperatiben lantokietan bai langile

bazkideei dagokienez, eta, jakina denez, EKLk aipatzen ez baditu ere, besteren konturako

langileei aplikatuko zaizkie. Beraz, lan elkartuko kooperatibek nahitaez bete beharreko

araudietarako igorpena egiten ari gara (atal honetan, mota horretako kooperatibak baino ezin

ditugu aipatu).

Bigarren paragrafoa ere aginduzkoa da, eta hemezortzi urtetik beherako bazkide langileei

buruzkoa da. Langile horiei lan-legeriak jasotzen dituen mugak aplikatuko zaizkie gaueko

lanei (hau da, ez dute lanik egin behar gaueko hamarretatik goizaldeko seiak bitartean),

osasungaitzei, nekagarriei, kaltegarriei edo arriskutsuei dagokienez. Araudi horren zerrenda

15.3.1.3 azpiatalean egingo dugu, 7. atalari heltzen zaionean

8. atalaren lehenengo idatz-zatia aginduzkoa da, eta, horregatik, kooperatibak honako

modalitate hauen artean aukeratu behar du bazkide langileentzat sozietate-estatutuetan:

besteren konturako langileekin parekatutako langile gisa (araubide orokorrari edo Gizarte

Segurantzaren araubide bereziren bati atxikita, dagokion jardueraren arabera), edo norbere

konturako langile gisa, dagokion araubide berezian. Aukera hori sozietate-estatutuak

aldatzeko izapidea erabiliz bakarrik alda daiteke, eta soilik aldatu nahi den Gizarte

Segurantzaren araubideari atxikitzeko egin den aukeratik, gutxienez, bost urte igaro ondoren.

Bigarren idatz-zatiak izaera mistoa du; izan ere, arautu denez gero, kooperatibak bere

bazkide langileak dagokion araubide bereziko langile edo norbere konturako langileekin

parekatzea erabaki badu, estatutuetan ezarri ahalko du (aukerakoa da) kooperatiban

jardunean dauden bitartean (hau da, bazkide langile izaten jarraitzen duten bitartean) bazkide

langileen kuotak eta betebeharrak ordaintzeko betebeharra kooperatibak bere gain hartuko

duela (aginduzkoa den arren), dagokion Gizarte Segurantzaren araubide berezia aplikatzeari

kalterik egin gabe. Kooperatibak kontzeptu horien kariaz ordaindutako zenbatekoak ez

dira bazkide langileen lan-aurrerakinaren zati izango, eta kooperatibaren soberakin garbia

zehazteko sail edo partida kengarritzat hartuko dira; azken batean, kooperatibaren gastu gisa

zenbatuko dira.

9. atalaren lehen idatz-zatia aginduzkoa da. Bertan aletu dira kooperatibak zerbitzukontrata

edo administrazio-emakida batean, jarduera uzten ditueneko kasuak, bere nahiarekin

zerikusirik ez duten arrazoiengatik, eta kooperatibaren ordez beste enpresa lanean hasten

denean. Inguruabar horretan, kooperatibako bazkide langileei eta besteren konturako langileei

eskubide berberak aitortzen zaizkie subrogazioa egonez gero, eta subrogazioa estatuaren

eskumen esklusiboa denez, estatu-mailako Kooperatiben Legearen 86.2 artikuluari lotzen

gatzaizkio, hartara, subrogazioetan, kooperatibako langileek besteren konturako langileek

duten tratu berbera izan dezaten. Azken batean, bazkide langileen sozietate-kontratuak

besteren konturako lan-kontratu bihurtuko dira, eta kooperatiban besteren konturako langile

gisa lan egin izan balute legozkiekeen eskubide eta betebehar berberak aitortuko zaizkie.

9. ataleko bigarren idatz-zatiak aginduzko izaera du kooperatibarentzat, eta, 5 urteko epean,

zerbitzu-kontrata batean edo administrazio-emakida batean beste enpresa batek kooperatiba

ordeztu zuen unetik zenbatzen hasita, kooperatiban berriz sartzeko lehentasunezko

eskubideari eustera behartzen du kooperatiba ordeztu zuen enpresak subrogatu zituen

373

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!