20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA MOTAK: LAN ELKARTUKO KOOPERATIBAK

arrazoituan egiaztatu beharko da, eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailari baimena

eskatuko baitzaio, lehen azaldu den bezala.

Eta, azkenik, zortzi bazkide langile baino gutxiago dituzten kooperatiben kasuan, besteren

konturako lan-kontratua duten bi langileren mugari eutsi zaio, edozein modalitatetan, betiere

kooperatiba horiei lehenago lotutako salbuespenak aplikatzeari kalterik egin gabe.

5. atalaren lehenengo paragrafoa mistoa da; izan ere, alde batetik (atalaren xedapenezko

zatia) kooperatibari aukera ematen dio soldatapeko pertsonak, mugagabeak edo iraupen

jakinekoak izan, bazkide izateko prozedura estatutuetan arautzeko. Eta, bestetik (aginduzko

zatia), artikulu honetan soldatapeko langileen kontratazioari dagokionez ezarritako mugak

gainditu baditu kooperatibak, lan-kontratu mugagabea duen edozein langile, gutxienez

urtebeteko antzinatasuna duena, bazkide langile mugagabe gisa sartzeko eskatzen badu,

hamabi hilabeteko epean, antzinatasun-urtea amaitu eta hurrengo hamabi hilabeteetan,

bazkide langile gisa onartu beharko da, probaldirik gabe, eta ezarritako gainerako baldintzak

betetzen baditu. Adibidez, demagun 2016an kontratatutako langilea, 2019ko uztailean

mugagabea, eta 2020ko urrian (2020ko uztailetik urtebeteko antzinatasuna du), kooperatiban

bazkide langile gisa sartzeko eskatu du. Kooperatibak, soldatapekoen lanaren muga gainditzen

badu, bazkide langile gisa kontratatu beharko du, eta hala egiten ez badu, besteren konturako

langileak demanda jarri ahalko dio kooperatibari lan-arloko jurisdikzioaren aurrean (EKLren

107.2.e) EEL).

Kooperatibak soldatapekoen lanaren muga gainditzen ez badu, besteren konturako

langileak egindako eskaera atzera bota edo onartu ahal izango du, baina eskaerari ezezkoa

ematea erabakiz gero, komeni da egiaztatzea kooperatibak ez duela kontratazio-muga

gaindituta eskaeraren datan eta ezespenaren datan.

Aintzat hartu behar dugu besteren konturako langileen eskubidea desagertzen dela hamabi

hilabete igaro ondoren, langile mugagabe gisa urtebeteko antzinatasuna izan zuenetik

zenbatzen hasita. Nolanahi ere, hamabi hilabete horiek igarotakoan, interesdunak bazkide

langile mugagabe gisa sartzea eska dezake, nahiz eta, kasu horretan, kooperatibak onartzeko

inolako betebeharrik ez duen.

Eta bigarren paragrafoak eduki mistoa dakar, aginduzkoa eta xedapenezkoa kooperatibarentzat.

Idatz-zati horrek arautzen duenez (aginduzko edukia), besteren konturako langileek

kooperatibaren emaitzetan parte hartzeko eskubidea dute: 1.- Bazkide langile izateko

aukerarik ez duten soldatapekoek (adibidez, obra edo zerbitzu bakoitzeko aldi batera

kontratatutako edo zereginen pilaketaz kontratatutako soldatapeko langileak, bitarteko

lanetan kontrataturikoak….) eta 2.- Bazkide izateko aukera baliatu ezin duten soldatapekoek

(kasurako, urtebeteko gutxieneko antzinatasunik ez dutelako, aukera baliatu ezin duten

soldatapeko langileek).

Horrenbestez, ez dute emaitzetan parte hartzeko eskubiderik izango hamabi hilabeteko

epea igarotzen utzi duten besteren konturako langileek, urtebeteko antzinatasuna duten

unetik zenbatzen hasita, ezta kooperatibak bazkide langile mugagabe gisa sartzea eskaini

dien eta eskaintza horri uko egin dioten pertsonek ere.

371

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!