20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA MOTAK: LAN ELKARTUKO KOOPERATIBAK

baino lehen, lanean baitzegoen bazkide langile zelako (horixe baita bazkide langile izateak

esleitzen dion jarduera, betiere bazkide-mota horrentzat ezarritako baldintzak betetzen

dituelako onartu bada, eta, hala badagokio, egin zaion probaldia gainditu badu, eta hasierako

nahitaezko ekarpen guztiak harpidetu eta eskatu zaion zenbatekoa ordaindu badu); hala,

pertsona batek bazkide langile izateari uzten dionean, kooperatibako lana egiteari ere utziko

dio, pertsona batek prestazio horri ekin behar baitio bazkide langilearen izaera eskuratzeko

eta, gainera, prestazio horri ekiteko obligazioa hartu duelako bazkide langilearen izaerari

eusten dion artean.

Hala eta guztiz ere, kooperatibak besteren konturako langile gisa kontratatu ahal izango

du bazkide langile izateari utzi dion pertsona bat, baina kasu horretan, kooperatibarekiko

lotura lan-kontratukoa izango litzateke, eta ez sozietate-harremana. Egoera hori ez da ohikoa

izaten kooperatibetan, baina egia da, batzuetan, arrazoi ugari direla medio (pertsonalak,

ekonomikoak, etab.) gerta daitekeela. Kooperatibaren administrazio-organoak edo, hala

badagokio, kooperatiban besteren konturako langileak kontratatzeko eskumena duenak

baloratu beharko ditu arrazoi horiek guztiak eta erabakiak hartu.

4. atala mistoa da, hots, xedapenezko zati bat dauka eta beste bat aginduzkoa. Atal horretan,

lan elkartuko kooperatibaren helburua bazkideei lana ematea dela aitortzen da, enplegua

sortuz, baina, era berean, aukera ematen da, kooperatibak egokitzat jotzen badu (beraz,

kooperatibak iritzira balia dezakeen aukera da: xedapenezko zatia), besteren konturako

langileak kontratatzeko, gainditu ezin diren muga batzuk ezarrita (atalaren aginduzko zatia),

premia objektiboen ziozko kasu jakin batzuetan izan ezik, urtean zehar hiru hilabete baino

gehiagoz (adibidez, kooperatibari eskaera edo kontratu bat esleitzearen ondorioz, bazkideen

kopuruak baino pertsona gehiagok lan egin behar dutenean, urteko lan-ordu guztien ehuneko

hogeita hamar baino gehiago, eta 14 hilabeteko aldian baino denbora luzeagoan). Halakoetan,

eskaera arrazoitua egin behar da, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren aldi baterako

baimena lortzeko. Baimen hori hamabost eguneko epean ebatzi behar da, eta, halakorik

ezean, baimena eman dela ulertuko da.

Azken batean, legegileak besteren konturako kontrataziorako muga orokor bat ezarri die

lan elkartuko kooperatibei: kooperatibako bazkide langileek urtean egindako ordu guztien

ehuneko hogeita hamar; Muga horretan, bazkide langile mugagabeen orduak eta iraupen

mugatuko bazkideenak zenbatu behar dira. Adibidez, kooperatibak 25 bazkide langile

mugagabe eta iraupen mugatuko 5 pertsona baditu (horietako bik urte osoko iraupena dute,

bazkide langile mugagabeen lanaldi bera, eta beste hirurek 6 hilabeteko iraupena dute,

seihilekoan 930 orduko arduraldia beteta), horietako bakoitzaren urteko orduak zenbatu

beharko dira (adibidez, 1.726 ordu x 27 (25 langile mugagabe eta iraupen mugatuko 2

langileei dagozkien orduak) = 46.690 ordu + 2.790 ordu (iraupen mugatuko hiru langileek

ematen dituztenak, seihilekoan, 930 ordu) = 49.392 ordu, eta kopuru horren gainean,

gehienez ere % 30eko muga ezarrita dago, 14.818 ordukoa, hau da, ordu-kopuru hori da

besteren konturako langileek ekitaldi ekonomikoan zehar eman ditzaketen orduena.

Arestian esan bezala, orduen muga orokor hori aldi baterako gainditu ahal izango

litzateke, betiere premia objektiboko kasuak tarteko badaude. Premia objektibo hori eskaera

370

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!