20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA MOTAK: LAN ELKARTUKO KOOPERATIBAK

Idazketa hori erabilta, aurrerapen garrantzitsua lortu da, sozietate-harremana

argudia baitezakegu, EKLren 103.1 artikuluak xedatutakoari jarraiki; hori funtsezko

berrikuntza da, aurreko legearen aldean.

2. atalean ez dago berritasunik, genero-hizkerarena izan ezik.

3. atalean ez dago berritasunik, genero-hizkerarena izan ezik.

4. atalean, berrikuntza hauek gehitu dira:

a) Bazkide langileek urtean egindako lanordu guztien ehuneko hogeita hamarrera

igo da (aurreko araudian ehuneko hogeita bostekoa zen muga).

b) Besteren konturako langileek lan egindako orduen zenbaketan, honako hauek

jaso dira salbuespen gisa:

1.- Kooperatiba guztientzat:

1.1. Familia eta lana bateragarri egitea (ikus EKLren 103.4.c) artikulua.

1.2. Praktikaldiko eta prestakuntzako kontratuak dituzten langileek egindako lana

(ikus EKLren 103.4.g) artikulua).

1.3. Kooperatibak administrazioarekin edo administrazio publikoen partaidetza

nagusia duten enpresa, partzuergo, fundazio eta gainerako erakundeekin

egindako kontratu baten zioz sartu diren langileek egindako lana (ikus EKLren

103.4.i) artikulua.

1.4. Gutxienez, ehuneko hogeita hamahiruko desgaitasun fisiko, psikiko eta/edo

sentsoriala duten pertsonek egindako lana. Salbuespen hori ez zaie aplikatuko

enplegu-zentro berezi gisa kalifikatu eta aitortu diren lan elkartuko kooperatibei

(ikus EKLren 103.4.h) artikulua).

2.- Enpleguko eta prestakuntzako programetan, prestakuntzan, orientazioan eta lanbitartekaritzan

diharduten kooperatibentzat bakarrik: ikasleek egindako lana (ikus

EKLren 103.4.f) artikulua).

3.- Aldi baterako laneko enpresa gisa jarduten duten kooperatibentzat bakarrik: enpresa

erabiltzaileen esku uzteko kontratatutako langileek egindako lana (ikus EKLren

103.4.e) artikulua).

5. ataleko lehenengo paragrafoak bi berritasun dakartza: bata, genero-hizkerari buruzkoa,

eta bestea, soldatapeko langileek edo besteren konturako langileek kooperatibako bazkide

langile mugagabe gisa sartzeko eskubidea baliatzeko baldintza ezarri duena; izan ere, aukera

hori baliatzeko, kooperatibak gainditu egin behar du kooperatiban egindako soldatapeko

lanaren muga.

Bigarren paragrafoa soldatapeko langileek kooperatibaren emaitzetan duten partehartzeari

buruzkoa da, eta berritasun bakarra du genero-hizkera kontuan hartuta idatzi dela.

Gainerakoan, haren edukia aurreko araudian araututakoaren berdina da.

6. atalak ez dakar inolako berritasunik, genero-hizkerarena izan ezik. Bada, bai lanaurrerakinaren

aldizkakotasuna, bai urteko gutxieneko zenbatekoa, ezarrita zeuden aurreko

araudian.

368

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!