20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA SORTZEA

zibilentzat ezarritakoa aplikatuko da. Horrek esan nahi du bazkideek nork bere izenean eta

mugarik gabe erantzungo dietela sortzen dituzten betebeharrei, eta horregatik, ez da EKLren

8.4 artikulua aplikatzen.

2.5.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Kooperatiben 27/1999 Legeak ez du egoera hori kontuan hartzen.

2.6. Sortzea

11. artikulua.– Sortzea.

1.– Eskritura publiko bidez sortuko da kooperatiba. Agiri hori emateko, bi hilabeteko

epea izango da, batzar sortzailea sortu denetik aurrera kontaturik, edo, hala

badagokio, sozietatearen estatutu-proiektua kalifikatzen denetik aurrera kontaturik.

Ondoren, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuko da, eta une horretatik

aurrera nortasun juridikoa izango du.

2.– Sortze-eskritura nahiz kooperatibari lotutako beste edozein egintza inskribatzeko,

aldez aurretik ziurtatu beharko da likidatu direla inskribatu beharreko egintzaren

gaineko zergak edo eskatu dela haien likidazioa.

Ez dago legezko berritasunik.

2.6.1. Manuaren izaera edo indar juridikoa

Artikuluaren 1. paragrafoak aginduzko izaera du, eta kooperatiba eskritura publiko

bidez eratzera behartzen du; gainera, eskritura bi hilabeteko epean egilestera behartzen du,

batzar sortzailearen datatik edo, hala badagokio, estatutu sozialen proiektuaren aurretiazko

kalifikaziotik zenbatzen hasita.

2. paragrafoa ere aginduzkoa da, ildo honetan: zergen likidazioa eskatu dela edo gauzatu

dela justifikatu arte, ezin izango dira eratze-eskritura eta gainerako egintzak inskribatu.

2.6.2. Esanahi praktikoa

Zinez, 1. atalari dagokionez, esan nahi da batzar sortzailea egin ondoren, estatutu-proiektuaren

aldez aurreko kalifikazioa Euskadiko Kooperatiben Erregistroari eskatzea erabaki ez bada

(EKLren 9. artikulua), eskritura publikoa batzar hori egiten denetik gehienez ere bi hilabeteko

epean egiletsi beharko dela.

Eskaera egin bada, ordea, aurretiazko kalifikazioa jasotzen den unetik hasiko da zenbatzen bi

hilabeteko aldia, eta, logikoa denez, kalifikazioa baiezkoa izango da. Gogoratu behar dugu, EKLren

9. artikuluaren arabera, Euskadiko Kooperatiben Erregistroak hilabeteko epea duela ebazteko.

Horrek ekarriko luke kalifikazioa jaso arte itxaron behar izatea, baina, gure iritziz, kalifikazioeskaera

eginda ere, eskritura publikoa egilestea badagoela batzar sortzailea egin eta gero.

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!