20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA MOTAK: LAN ELKARTUKO KOOPERATIBAK

7.– Kooperatiba mota hauen lan-zentroek eta haien bazkideek lan-arriskuen prebentzioari

buruzko arau orokorrak bete beharko dituzte.

Halaber, 18 urte beteta ez dituzten bazkide langileek lan-arloko legeriak 18 urtez

azpiko langileentzat ezarritako mugak izango dituzte gaueko lanak egiteko edo lan

osasungaitz, nekagarri, kaltegarri edo arriskutsuak egiteko.

8.– Gizarte Segurantzaren ondorioetarako, besteren konturako langileekin edo langile

autonomoekin parekatuko dira bazkide langileak. Estatutuek aukeratuko dute zein

araubide aplikatuko den, bata ala bestea.

Lan elkartuko kooperatibek estatutuetan erabakitzen badute beren bazkide langileak

kasuan kasuko araubide bereziko langile autonomoekin parekatzea, bat etorriz

Gizarte Segurantzaren Lege orokorraren testu bateginaren 14. artikuluarekin –

urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartua–, beren gain

hartuko dute bazkideen kuotak eta obligazioak ordaintzeko betebeharra, haiek

kooperatibetan eta zerbitzaldian dauden bitartean, betiere horrela jasota badaukate

estatutuetan, hargatik eragotzi gabe Gizarte Segurantzari dagokion araubide nagusia

bete beharra. Ordaindutako zenbatekoak ez dira aurrerakinaren parte izango, eta

partida kengarritzat joko dira legearen 69. artikuluan definitutako soberakin garbia

zehazteko orduan.

9.– Kooperatiben uztailaren 16ko 27/1999 Legearen 86.2 artikuluaren arabera,

lan elkartuko kooperatiba batek bertan behera uzten badu zerbitzu-kontrata

edo administrazio-emakida bat berari egoztekoak ez diren arrazoiengatik eta

beste enpresaburu bat egiten bada haren kargu, kontrata edo emakida horretan

lanean jarduten diren bazkide langileen eskubideak eta betebeharrak izango

dira kooperatiban besteren konturako langile gisa lan egin balute, indarrean den

araudiaren arabera, izango zituzketen eskubide eta betebehar berberak.

Aurreko paragrafoan azaltzen den egoeran dauden langileek lehentasun-eskubidea

izango dute, bost urtean, jatorrizko kooperatibara itzultzeko, baldin eta lanpostu

berririk sortzen bada eta lanpostu berriak haien lanpostuak zuen eduki bera edo

antzekoa badu.

15.3.1.1 Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

1. atalean, hiru berrikuntza txertatu dira, eta horietako bat oso garrantzitsua da:

a) Lana lanaldi partzialekoa edo osokoa izan daiteke (aurreko araudiak ez zekarren

zehaztapen hori).

b) “Hirugarrenentzat” adierazpenaren ordez, “Bazkide ez diren hirugarrenentzat” jarri

da. Genero-hizkuntzaren aldaketa bat da (gaztelaniazko bertsioan).

c) Lehenengo aldiz, Euskadiko Kooperatiben Legearen artikulu batean honako hau esan

da: “Bazkide langileak kooperatibarekin duen harremana sozietate-harremana da”.

Aurreko legean, zioen azalpenean, honako hau jaso zen: “..bazkide langileak bere

kooperatibarekin duen harreman berezi, sozietate autogestionatu bati atxikia eta

lanez kanpokoari erreparatuta”. Baina zioen azalpena ez da legea.

367

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!