20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA MOTAK: LAN ELKARTUKO KOOPERATIBAK

b) Legezko subrogazioaren ondorioz, kooperatibetan integratuta dauden besteren

konturako langileek egiten duten lana, eta subrogazio horien mende dauden

jardueretan hasten diren langileek egiten dutena.

c) Eszedentzian edo aldi baterako ezintasun-egoeretan edo amatasun-, adopzioedo

harrera-egoeretan dauden edo familia eta lana uztartu nahi duten bazkide

langileen edo soldatapeko langileen ordezkapenak egiten dituzten langileek

egiten duten lana.

d) Bazkide langile izateari esplizituki uko egiten dioten langileek egiten duten lana.

e) Kooperatibak aldi baterako laneko enpresa gisa jarduten duenean, enpresa

erabiltzaileen esanetara jartzeko kontratatzen diren langileek egiten duten lana.

f) Enplegu eta prestakuntza-programetan prestakuntza, orientazio eta lanbitartekaritzako

kooperatibetako ikasleek egiten duten lana.

g) Praktika- eta prestakuntza-kontratuak dituzten langileek egiten duten lana.

h) Gutxienez ehuneko hogeita hamahiruko desgaitasun fisiko, psikiko edo

sentsoriala onartuta duten pertsonek egiten duten lana, salbu enplegu-zentro

berezi modura kalifikatu eta onartu diren lan elkartuko kooperatibetan.

i) Kooperatibak Administrazioarekin edo nagusiki administrazio publikoen

partaidetza duten enpresekin, partzuergoekin, fundazioekin eta gainerako

entitateekin duen kontratuaren ondorioz lanean hasten diren langileek egiten

duten lana.

Zenbaki honetan xedatutakoa gorabehera, zortzi bazkide langile baino gutxiago

dituzten kooperatibek aukera izango dute gehienez ere bi langile enplegatzeko

besteren konturako lan-kontratuaren bidez.

5.– Estatutuetan finkatu ahal izango da zer prozedura bete behar den soldatapeko

langileak bazkide izatera iristeko. Baldin eta artikulu honetan erregulatzen

diren kooperatibek soldatapeko lanetarako ezarritako muga gainditzen badute,

bazkide langile modura onartu beharko da epemugarik gabeko kontratua izan eta

kooperatiban urtebete baino gehiagoko antzinatasuna duen langilea, probaldirik

gabe, gainerako baldintza guztiak betetzen baditu eta hala eskatzen badu eskubide

hori baliatzeko aukera duenetik eta hurrengo hamabi hilabeteetan.

Bazkide izateko aukera ezin baliatu dezaketen soldatapeko langileek, edo aukera

hori baliatzea izan arte, kooperatibaren emaitzen partaidetza izango dute, emaitzak

positiboak direnean, estatutuek definitu behar duten proportzioan, zeina inoiz ez

den izango lanbide-maila bereko edo antzeko bazkideei onartutako kooperatibaitzulkinaren

ehuneko hogeita bost baino txikiagoa. Soldatapeko langilearen baja

gertatzen denean, batzar orokorrak onartutako azken kontuak hartu ahal izango

dira oinarritzat partaidetza hori kalkulatzeko. Irabazietako partaidetza horrek lege

honetako 70.5 artikuluan adierazten den izaera izango du.

6.– Lan egiteagatik, bazkide langileek eskubidea dute aldian-aldian –hilabeteko epean,

gehienez ere– lan-aurrerakinak jasotzeko, zeinak ez baitira lanbide arteko gutxieneko

soldata baino txikiagoak izango, urteko zenbatekotan.

366

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!