20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAK DESEGITEA ETA LIKIDATZEA

14.11.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Kooperatiba-esparrura hertsiki mugatutako arauketa da; estatuko legeria (Kooperatibei

buruzko uztailaren 16ko 27/1999 Legearen 76. artikulua), EKLk xedatu ez duen guztian

modu osagarrian aplikatu behar dena, ez da aplikagarria inguruabar zehatz horretan; are

gutxiago, EAEko legegileak azken balantzea aurkaratzeko epea (40 egun baliodunekoa),

27/1999 Legearen 74. artikuluak xedatu duena, kontuan hartu duenetik, azken balantzeari

buruzko iruzkinean azaldu dugun bezala. Hori horrela, estatuko legeriak ez dio ezer gehitzen

EKLk araututakoari ezta hura osatzen ere.

Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legean jasotako

erregulazioa aplika daiteke, baina etxebizitza-kooperatibei besterik ez. Zehatzago esanda

hamar urteko aseguruaren indarraldiaren derrigortasuna ezartzen duen manua [38/1999

Legearen 19.1.c) artikulua] aplikatzekoa da, etxebizitzak bazkide esleipendunentzat sustatu

dituzten kooperatibentzat, baldin eta esleipendunek sustatutako elementuak likidatzen eta

erregistro-idazpenak ezerezten badituzte esleipen eraginkorra egin denetik 10 urte igaro

baino lehen –esleipendunen alde eskrituratzea−. Egiaztapen hori zuzenean egin daiteke

hamar urteko aseguruaren kopia eskritura publikoan erantsita.

14.12. Kooperatibaren konkurtsoa

101. artikulua.– Kooperatibaren konkurtsoa.

Kooperatibei konkurtso-legeria aplikatuko zaie, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan

inskribatu beharko dira erregistro-publizitateari buruz ematen diren ebazpen judizial guztiak.

14.12.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Berrikuntza honetan datza:

a) Batetik, aginduan jasotako edukia konkurtso-legeriak modu bateratuan arautu dituen

kaudimengabezia-prozesuen errealitate juridikora egokitzea (lehen ordainketaetendura

eta porrota esaten zitzaien prozesu horiei). Hau da, kaudimengabeziakasuak

antolatu eta ikuspegi juridiko-prozesaletik tratatu direnez, legeak lehiaketak

kudeatzeko onartutako araudi espezifiko eta espezializatu horietarako igorpena

egin du.

b) Bestetik, konkurtso-prozeduraren esparruan eman daitezkeen eta erregistropublizitate

hori behar duten ebazpen judizialak Euskadiko Kooperatiben Erregistroan

inskribatzeko betebeharra ezartzea. Indargabetutako legeak ordainketa-etenduraren

edo porrotaren eskaeraren ondorioz eman beharreko probidentzia judiziala

erregistroan inskribatzeko betebeharra baino ez zuen ezartzen, eta hura aurkeztutzat

jotzen zuen.

14.12.2. Manuaren izaera edo indar juridikoa

Legezko manua sozietateen kaudimengabezia-kasuen errealitate juridiko berrira egokitu

359

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!