20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA SORTZEA

inskripzioa eskatu gabe, edozein bazkidek eska dezake sortzealdian den sozietatea

desegin dadila, eta exiji dezake, haren ondare soziala likidatu eta gero, bere

ekarpenak itzul dakizkiola.

2.– Egoera horretan, kooperatibak bere eragiketekin hasi edo aurrera jarraitzen badu,

sozietate kolektiboei buruzko arauak ezarriko dira, edo, hala badagokio, sozietate

zibilei buruzkoak. Kooperatiba geroago inskribatzen bada, ez da aplikatuko 8.4

artikuluan ezarritakoa.

Ez dago artikulu honi eragiten dion lege-berritasunik.

2.5.1. Manuaren izaera edo indar juridikoa

Artikuluak zeinhai bazkideri kooperatibaren desegitea eskatzeko aukera ematen dio,

baina ez du behartzen egintza hori betearaztera. Lehenengo atalean, ordea, egintza

betearazteko bi baldintzetako bat betetzera behartzen du: batetik, sozietatea Euskadiko

Kooperatiben Erregistroan ez inskribatzeko borondatea egiaztatuta geratzea (adibidez,

bazkideek borondate hori adierazten duten egintza espresuen bidez), edo, bestetik,

inskripzioa ez egitea, eskritura egiletsi zenetik urtebete igaro ondoren (egintza espresurik

behar izan gabe).

Bigarren atalari dagokionez, esan beharra dago atal horrek sozietate kolektiboen edo

sozietate zibilen araudia aplikatzera behartzen duela.

2.5.2. Esanahi praktikoa

Bi dira desegitea eskatzeko arrazoiak:

a) kooperatiba inskribatu nahi ez izatea.

b) eskritura egiletsi zenetik urtebete igarotzea inskripzio-eskaerarik egin gabe

Bi egintza horiek honela bereiz genitzake: lehenengoak berariazko adierazpena

galdatzen du, eta bigarrenak, berriz, ez-egitea.

Lehenengo aukerak ez du eperik ematen, eta bigarrenak adierazten digu urtebete igaro

behar dela eskritura egiletsi zenetik. Ez dugu ahaztu behar koopertaiba desegiteko eskatzea

aukera bat dela, ez betebeharra; hala ere, lehenengo kasua suertatzen bada, argi dago

sozietatea inskribatu nahi ez izateko adierazpen espresuak berez ekarriko duela borondatezko

kooperatibaren borondatezko desegitea, bazkide batek nahitaez eskatu beharrik izan gabe.

Bigarren kasuak, ordea, arazoak eragin ditzake, erregistroko inskripzioa bezalako egintza

garrantzitsu bat ez egitea edo, bestela, egiteari uztea gerta baitaiteke zerbait irregularra jazo

delako eta bazkideren batek prozesu horretan bere burua kalteturik sumatu duelako. Kasu

horretan, baliteke bazkide horrek kooperatiba desegiteko eskatu behar izatea.

Bigarren atalari dagokionez, benetan ulertzen duguna hauxe da: kooperatiba ez

inskribatzeko asmoa adierazi bada edo eskritura egiletsi zenetik inskribatu gabe urtebete

igaro bada eta, nolanahi ere, kooperatibak jarduten segitzen badu, sozietate kolektibo edo

34

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!