20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAK DESEGITEA ETA LIKIDATZEA

14.11.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Generoa kontuan hartzen duen hizkera inklusiboa erabiliz, edukia egokitzeaz gain,

kasurako, gizonezko likidatzaileez gain, emakumezko likidatzaileak izendatzeko aukera

berariaz aipatuta −nahiz eta, egiatan, aukera hori ere bazen−, arauketa berriak bi berritasun

baditu indargabetutako arauaren aldean. Biak ere funtsezkoak dira, eta honako hauek dira:

a) Kooperatibaren agiriak eta likidatzeko erabakia, azken balantzea eta horren

ondoriozko eragiketak jasotzen dituen eskritura publikoa –eragiketak horietan,

sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua agertu behar da, EKLren 98. artikuluak

xedatutako baldintzetan−, gordailutzeko nahitaezkotasunaren ordez, likidatzaileek

horiek guztiak zaindu eta jagon ditzaten arautzeko aukera. Hori guztia, sei urteko

epeari eutsita, aldi horren barruan, aipatutako dokumentazioa hirugarren interesdun

legitimatuen eskura beharko delako, aztertzea eta eta ikustea izan dezaten.

b) Dokumentazioaren xehetasuna zabaltzea eta zehaztea, dokumentazioa Euskadiko

Kooperatiben Erregistroan eskritura publikoarekin batera gordailutu beharko delako

edo, bestela, likidatzaileek gorde beharko dutelako,. Ildo horretan, arauak liburu eta

dokumentu orokorrak aipatzen zituen lehen, eta merkataritza-liburuak, gutuneria,

dokumentazioa eta sozietatearen trafikoari buruzko egiaztagiriak jasotzen ditu orain.

14.11.2. Manuaren izaera edo indar juridikoa

Kooperatiba-sozietatearen likidazioa Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatzeko

moduko egintza denez, indarrean dagoen erregelamenduak xedatzen duen bezala, eta

EKL onartzearen ondorioz horrek izan dezakeen erregelamendu-garapenari kalterik egin

gabe, erabaki egokiak hartzeaz gain, prozedura izapidetu behar da, jarraian azaltzen diren

baldintzetan:

a) Gai horretan eskumen esklusiboa duen batzar orokorraren deialdia, berariaz adierazita

bazkideen esku jarri dela edo sozietatearen likidazioa onesteko euskarri den agiriteria

doan bidal diezaietela eskatzeko eskubidea dutela bazkideek. Funtsean, honako

dokumentu hauek biltzen ditu esandako agiriteriak: azken balantzea, likidazioeragiketen

emaitza, eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, EKLk berak

berariaz ezarritako arauekin bat datorrena (98. artikulua, lehen aztertutakoa).

b) Aipatutako batzar orokorra garaiz eta behar bezala egitea, eta azken balantzea eta

sozietatearen ondasunak gehiengo soilez banatzeko proiektua onartzea.

c) Aipatutako erabakiak argitaratzea, eta berariaz adieraztea hirugarren interesdunen esku

jarriko direla aipaturiko agiriak, ikustea eta aztertzea izan dezaten, bai kooperatibaren

egoitza dagoeneko lurralde historikoan zabalkunde handia duen egunkari batean, bai

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA).

d) Sozietatearen ondasunak 98. artikuluak xedatutako baldintzetan esleitzeko arauak bete

direla, EKGKren “homologazioaren” bidez.

e) Ondorio horietarako legitimatuta dauden bazkideek (batzarrera joan ez direnek

edo, joan arren, erabakiaren aurka bozkatu dutenek) eta likidatu gabe edo bermatu

357

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!