20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAK DESEGITEA ETA LIKIDATZEA

• Aipatutako dokumentuei buruzko txostena egin behar duten pertsonak, hala nola

zaintza-batzordeko kideak (halakorik badago), ikuskatzaileak (halakorik badago) eta

ikuskatzaileak (izendatu badira). Eta, jakina denez,

• Aurkaratzeko akzio hasarazteko legitimazioa duten beste batzuk, aipatutako

dokumentuak onesten dituzten erabakiak (azken balantzea eta sozietatearen

ondasunak banatzeko proiektua) deusezak izan daitezen saiatuz, hala nola batzarrean

parte hartu ez duten edo, hala egin arren, aurkako botoa eman duten bazkide minduak,

eta likidatzeko zain eta bermatu gabe dauden etekinak dituzten hartzekodunak

(EKGK barne).

Aginduzko arau bat denez, kooperatibak ez du ahalmenik arlo horretan araututakoari

buruz xedatzeko; nolanahi ere, egokitzat jo ahal izango du beste xedapen batzuk gehitzea,

murriztaileagoak edo bermatzaileagoak, ahal bada, baina ezin izango dira inola ere indarrean

dagoen legeriaren kontrakoak izan, ezta kooperatiba-sozietatea eratzen duten printzipioen

aurkakoak izan ere (EKLren 12.3 artikulua).

Aztertutako erregulazioa kooperatiba guztiei aplika dakieke, edozein motatakoak izanda

ere, eta dituzten baldintza bereziak dituztela ere (bazkideen kopurua, ondarea…).

14.10.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Arautzen den gaia kooperatiba-esparrukoa baino ez denez, ez da beste araudirik aplikatu

behar, ezta estatuko legerian (27/1999 Legea) jasotako erregulazioa ere. Arestian nabarmendu

dugun bezala, 40 egun balioduneko aurkaratze-epearen berariazko aipamena jaso da,

batzarraren erabakiak, azken balantzeari eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektuari

buruzkoak, deusezak izan daitezen saiatzeko, baina ez du besterik gehitu, ezta osatu ere

Aurkaratze-epea betetzeko baldintza, izatez, lehendik eskatzen zuen Euskadiko Kooperatiben

Erregistroak, bi erabaki horiek erregistroan inskribatzeari eta kooperatibaren erregistroidazpenak

ezeztatzeari begira, hain zuzen ere, estatuko legerian jasotako erregulazioaren

aplikazio osagarria kontuan hartuta.

14.11. Erregistroa ezereztea

100. artikulua.– Erregistroa ezereztea.

Likidazioa amaitu eta sozietatearen ondasunak aurreko artikuluetan ezarritakoaren

arabera banatu ostean, likidatzaileek Euskadiko Kooperatiben Erregistroari eskatuko diote

kooperatibaren idazpenak ezerezteko, eta sozietatearen trafikoari lotutako merkataritzaliburuak,

korrespondentzia, dokumentazioa eta ziurtagiriak gordailutuko dituzte, eskritura

bidez, zeinari azken balantzea eta likidazio-eragiketak erantsiko baitzaizkio, salbu eta

eskritura horretan likidatzaileek eginbeharra hartu dutenean liburu nahiz agiriak gordetzeko

sei urteko epean, sozietatearen ezerezte-idazpenetik aurrera kontaturik, edo adierazi

dutenean sozietateak ez duela halakorik.

Dokumentuak gordailutzekotan, euskarri elektronikoan edo baliabide elektronikoen bidez

gordailutu ahal izango dira.

356

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!