20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAK DESEGITEA ETA LIKIDATZEA

likidatzeko edo bermatzeko badaude. Hori guztia, batzar orokorraren erabakiak

aurkaratzeko legez ezarritako prozedurari jarraituz (EKLren 41. artikulua).

b) Ezarritako aurkaratze-epeari dagokionez, EKLk ere xedatu du epe horren ondorio

juridikoak zein diren. Hala, aipatutako aurkaratze-epea igaro arte, edo epe horren

barruan egindako erreklamazioak epai irmo bidez ebatzi arte, likidatzaileek ezin

izango dituzte ondasunak banatu. Nolanahi ere, likidatzaile horiek sozietatearen

ondasunen konturako ordainketak egin ahal izango dituzte egindako erreklamazioei

buruzko ebazpen irmoa egon aurretik, baldin eta, eztabaidatutako zenbatekoa delaeta

(erreklamatzen dena), ebazpenak ez badie eragiten sozietatearen ondasunen

kontura egindako ordainketei.

14.10.2. Manuaren izaera edo indar juridikoa

Lehenengo gaiari dagokionez, artikuluak xedatu du azken balantzea ezin izango dela

prestatu sozietatearen zor guztiak kitatu arte. Ondorioz, ezin da zorrik jasotzen duen azken

balantzerik egin. Gainera, likidatzaileek azken balantze hori egiten dutenean, sozietatearen

zor guztiak ordaindu ondoren, sozietatearen hartzekoa banatzeko proiektua ere idatzi beharko

dute. Proiektu hori, nahitaez, EKLk berak aurreko artikuluan (98.a) ezarritako arauen arabera

egin beharko da, eta aldez aurretik aztertu beharko da.

Bai azken balantzea, bai sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua batzar orokorrak

onartu beharko ditu, ondorio horietarako, organo horrek eskumen esklusiboa baitauka,

33.3.k) artikuluak xedatutakoari jarraiki, aldez aurretik zaintza-batzordeak, halakorik balego,

edo, hala badagokio, auditoreek, dokumentu horiei buruzko txostena egin ondoren, baldin

eta kooperatibak bere kontuen kanpoko auditoretza egin behar badu (EKLren 76. eta 121.1

artikuluak). Txostena likidatzaileak ez diren beste pertsona batzuek egiteko arrazoia dugu

ahalik eta segurtasun juridiko gehien lortzea. Batzar orokorrak onartu beharko du txostena,

eta, jakina denez, horretarako deialdi egokia egin beharko da (batzarra izaera unibertsalarekin

egiten den kasuan izan ezik –ikus aipatutako sozietate-organoari buruz egindako azterketa,

I. tituluaren V. kapituluaren 1. atalean arautua). Bertan, berariaz jaso beharko da bazkide

guztien esku jarri behar dela aipatutako dokumentazioa, hots, bozkatuko dena, bai eta

bazkideen eskubidea ere dokumentazioa doan jasotzekoa, ohiko batzar orokorren esparruan,

urteko kontuei buruz xedatu denaren baldintza berdinetan.

Azken balantzea eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartzeko erabakia

hartuta, −horretarako, desegite-erabakian ez bezala, nahikoa izango da baliozkotasunez

emandako botoen gehiengo soila, batzarra egiteko legez ezarritako quorumaren beharrik gabe

(36.2 artikulua)−, EHAAn eta kooperatibaren egoitza dagoen lurralde historikoko zabalkunde

handiko egunkari batean argitaratu beharko da. Iragarki horretan, berariaz jaso beharko da

batzarrak hartutako erabakiei buruzko dokumentazioa (azken balantzea eta sozietatearen

ondasunak banatzeko proiektua) kooperatibaren egoitzan dagoela, interesdunen eskura.

Erabakien onarpena argitaratu ondoren, eta kooperatibak nahitaez egin behar dituen bi

iragarkietatik azkena erreferentziatzat hartuta, 40 eguneko aldia zenbatzen hasiko da. Egun

horiek baliodunak edo lanegunak izango dira, EKLren lehenengo xedapen gehigarrian

354

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!