20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAK DESEGITEA ETA LIKIDATZEA

likidatzen badira; kasu horretan, legeak xedatutakoa berariaz beteko da, kooperatiba

horiei dagozkien berezitasunak aintzat hartuta (ikus aurrerago ageri den gaiaren

iruzkina).

Modu berean jokatu beharko da izan daitezkeen borondatezko erreserba-funts banaezinei

dagokienez, hau da, EKGKren esku jarrita.

Lehentasun-xedapen horrek, bigarren mailako edo maila goragoko kooperatiba-sozietateen

likidazioei dagokienez xedatu den salbuespenaz gain –lehengo erregulazio indargabetuan

araututa zegoena–, beste bat ere badu: itzulketak ukatu zaizkien eta ordaintzeke dauden

bazkideen lehentasuna finkatzea, hain zuzen ere, bigarren lekuan, aipatutako lehentasunhurrenkeran,

KOIPH funtsak EKGPren esku jartzearen atzetik, baldin eta, jakina denez,

KOIPH funtsik badago. Lehentasun hori, gainera, automatikoa da, estatutuetan kontrakorik

arautu ez bada, behintzat. Hau da, arauak ahalmena eman dio kooperatibari, legez xedatutako

lehentasun-hurrenkeren esparruan, ekarpenen horien itzulketari beste leku bat esleitzeko,

baina esanbidez eta era arautuan gauza dezala behartzen du, eta estatutuetan jaso beharko du

nahitaez, eragindako interesdun eta balizko interesdun guztien segurtasun juridiko handiagoa

bermatzeko. Esan beharra dago EKLk ez duela inolako banaketa-irizpiderik ezarri ordaintzeke

dauden eta ukatu diren ekarpenen gainean eta, beraz, ulertu behar da kooperatibak baduela

ekarpen horiek itzultzeko lehentasuna finkatzeko ahalmena; adibidez, ukatzearen antzinatasunirizpideen

arabera, modu proportzionalean…

14.9.3. Esanahi praktikoa

Aginduzko araua da, eta, beraz, kooperatibak ez du horren gainetik xedatzeko gaitasunik,

sozietatea osatzen duten taldeen (bazkideak) barruan, sozietatearen ondasunak banatzeko

irizpideak zehaztetik at, berariaz azaldu den moduan, dela estatutuetan jasotako erregulazioaren

bidez, dela batzar nagusiak hartutako erabakien bidez, gai horren eskumen esklusiboa daukan

sozietate-organoa den aldetik. Irizpide-aukerakotasun hori, nolanahi ere, legezko mugen

barruan kokatu behar da (irizpideak ezin dira indarrean dagoen legeriaren aurkakoak izan),

betiere, kooperatiba-sozietatea eratzen duten printzipioek xedatutakoa urratu gabe.

Batez ere, likidatzaileentzako araua da, haiei baitagokie sozietatearen hartzekoa edo

ondasunak esleitzeko proposamena egitea (sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua)

eta, hala badagokio, onartutako baldintzetan banatzea.

Lehen mailako kooperatiba orori aplikatu beharreko manua dugu, sozietatea edozein

motatakoa dela ere, eta kooperatiba horri datxezkion gainerako berezitasunak gorabehera.

Bigarren mailako edo hortik gorako kooperatibak, zati batez, araua aplikatzetik salbuetsita

daude, arestian adierazi den moduan (ikus bigarren mailako edo hortik gorako kooperatiben

soberakinaren destinoaren berezitasunei buruzko azterketa, EKLren 150. artikulua, II.

tituluaren III. kapituluaren 1. atalekoa).

14.9.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Erregulazio zehatza eta soil-soilik kooperatiba-esparrukoa denez, ez da beste araudirik

aplikatu behar. Ezta estatuko legerian jasotakoa ere (27/1999 Legearen 71. artikuluaren 1., 2.

352

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!