20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAK DESEGITEA ETA LIKIDATZEA

Sozietatearen zorrak ordaindu ondoren, edo zor horiek ondorio horietarako dagokion

kontsignazioaren edo berme-ematearen bidez ziurtatu ondoren, likidatzaileek sozietatearen

hartzekoa esleituko dute, EKLk berak ildo horretan berariaz ezarritako lehentasunaren

arabera. Honako hau da:

1.- EKGKren esku jartzea KOIPH delako funtsean dauden zuzkidurak.

2.- Kooperatiba osatzen duten bazkideek sasoia zenean sozietatearen kapitalari egindako

ekarpenak itzultzea, eguneratuta, hala badagokio, borondatezko ekarpenetatik hasita,

halakorik balego, eta likidezia soberan geratuz gero, nahitaezko ekarpenetatik

jarraituta.

Kooperatibak, batzar orokorraren bidez, sozietate-kapitalaren ekarpenak

eguneratzea erabakitzeko aukerari kalte egin barik, berebiziko garrantzia dauka gai

hau aztertzeak bazkideek ordaindutako ekarpenak osorik itzultzeko sozietatearen

likidezia –altxortegia− nahikoa ez den kasuetan. Horregatik, kooperatibak, manuak

horri buruz ezer agintzen ez duenez gero, itzulketa arautuko duten irizpideak erabaki

behar ditu, borondatezko ekarpenei zein nahitaezko ekarpenei doakienez. Horrela,

nahiz eta lehenengoak (borondatezkoak) itzultzeko aukera nahikoa zabala dirudien

(haien antzinatasunaren arabera; epemugaren arabera; hein proportzionalean…),

zentzuzkoa da ondorioztatzea, nahitaezko ekarpenei dagokienez, kooperatibaren

erabakimena txikiagoa izan beharko litzatekeela, eta, hala badagokio, itzulketa

proportzionala egin beharko lukeela, itzulketa osoa egiteko altxortegiaren eskasia

kontuan hartuta.

Hala berean, zentzuzkotzat jotzen da, borondatezko ekarpenak nahitaezkoen aurretik

itzultzeko lehentasuna; izan ere, azkenak hertsiki lotuta daude bazkide-izaera

eskuratzearekin, eta, beraz, zuzenean josi behar zaizkio enpresa-arriskuaren eta

hirugarrenekiko bermearen –erantzukizunaren− kontzeptuari. Hau da, sozietatearen

zorrei aurre egiteko balizko prozesu batean, lehen kaltetuak dira.

3.- Estatutuak araututa edo batzarrak erabakita, banatzeko modukoak diren borondatezko

erreserba-funtsak itzultzea. Horretarako, funtsen inguruan berariaz araututako

irizpideei jarraitu beharko zaie, hala badagokio, estatutuetan araututakoei, edo,

bestela, banatzeko modukoak direla erabaki zuen batzarraren erabakiaren esparruan

araututakoei. Kasu honetan, borondatezko eta nahitaezko ekarpenen itzulketari buruz

adierazi dugunaz bestera, lege-manuak berak ezartzen du zein irizpide jarraitu behar

den sozietatearen estatutuetan araututa ez badago eta batzarrak zehaztu ez badu.

Hala, barne-araudirik ez badago, bazkide bakoitzak azken bost urteetan egindako

jarduera kooperatibizatuaren arabera egingo da itzulketa, edo, kooperatibak bost urte

bete ez baditu, sortu zenetik zenbatzen hasita. Hau da, bazkide bakoitzak garatutako

jarduera kooperatibizatua erreferentziatzat hartuta, azken bost urteetako guztizkoaren

proportzioan, edo, kooperatibak bost urte baino gutxiago baditu, sortu zenetik.

4.- Nahitaezko Erreserba Funtsetik (NEF) edo kooperatibaren hartzeko likidotik geratzen

den soberakina EKGKren esku utzi beharko da, EKLk ezarritako soberakin jakinaren

destinoa izan ezik (150. artikulua), bigarren mailako edo hortik gorako kooperatibak

351

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!