20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA SORTZEA

2.3.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Kooperatiben 27/1999 Legearen 9. artikuluak sortzen ari den kooperatiba-sozietatea

arautzen du, baina askoz era laburragoan eta orokorragoan, eta ez du ezer berririk

ekartzen.

2.4. Estatutu-proiektuaren aldez aurretiko kalifikazioa

9. artikulua.– Estatutu-proiektuaren aldez aurretiko kalifikazioa.

1.– Sortze-eskritura eman baino lehen, eta batzar sortzaileak aurkako erabakirik hartu

ezean, kudeatzaileek estatutu-proiektuaren aurretiko kalifikazioa egin dezala eskatu

ahal izango diote Euskadiko Kooperatiben Erregistroari, zeinak hogeita hamar

eguneko epean ebatzi beharko baitu eskaria egiten denetik.

2.– Euskadiko Kooperatiben Erregistroak zuzen daitekeen akatsik aurkituko balu,

kudeatzaileei emango die haren berri; kudeatzaileek, salbu eta batzar sortzaileak

kontrakoa erabakitzen duenean, baimena izango dute akatsak hilabeteko epean

zuzentzeko.

Ez dago artikulu honi eragiten dion lege-berritasunik.

2.4.1. Manuaren izaera edo indar juridikoa

Bide hori erabiltzea, egiatan, hautazkoa da, betiere batzar sortzailearen aurkako agindurik

ez badago.

2.4.2. Esanahi praktikoa

Bide hori oso tresna baliagarria da etorkizunean estatutuen edukia zuzentzeko eskaera edo,

okerrenean ere, ukatzeko ebazpena saihestu ahal izateko.

Egia da gaur egun erregistroei buruzko legeria betetzen duten estatutu-ereduen mota asko

daudela; hala eta guztiz ere, eredu horiek eduki ezean edo ezohiko artikuluak edo xedapenak,

berriak edo zalantzazkoak ageri badira, hobe da kontsulta hori egitea.

2.4.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Kooperatibei buruzko 27/1999 Legearen 11.2 artikuluak ere aukera hori jasotzen du, baina

haren erregulazioa oso txikia da eta ez du ezer berririk ekartzen.

2.5. Kooperatiba irregularra

10. artikulua.– Kooperatiba irregularra.

1.– Sozietatea Euskadiko Kooperatiben Erregistroan ez inskribatzeko borondatea

egiaztatzen denean eta, betiere, eskritura egiletsi denetik urtebete igaro denean

33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!