20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAK DESEGITEA ETA LIKIDATZEA

Ildo beretik, administrazioak ildo horretako ebazpenik har lezakeen kasuen

numerus clausus delakoa ezartzen saiatuko ez garela, inguruabar horri atxikitako

erregulazio batetik sor litekeen segurtasun juridikorik ezagatik eta, orobat, kasu

bakoitzaren egoera bereziaren arabera esku hartzeko beharra izango luketen

kasuak kanpoan geratuko liratekeelako, EKLk nahas-mahasa xedatu du, eta

bertan sar liteke beste edozein egitatezko kasu:

Likidazioaren garrantzia, hori justifikatzen duen beste edozein arrazoirengatik.

Beraz, haren barruan, beste edozein irizpide objektibo edo objektibagarri uler

daiteke, adibidez, eremu geografiko jakin bati eragitea.

Beste alde batetik, EKLk xedatzen duenari erreparatuta, merkataritza-arloko epaitegiak

izendatuz gero, kontu-hartzaileen eginkizuna likidazio-eragiketak fiskalizatzea izango

litzateke, eta administrazioak izendatuz gero, berriz, arestian aipaturiko eginkizunaz

landa, legeak eta sozietatearen estatutuak betetzen direla zaintzea. Halatan, bidezkoa da

ondorioztatzea azken eginkizun hori, bigarren kasuan berariaz araututakoa (administrazioebazpenaren

bidezko izendapena), ebazpen judizialez (merkataritza-arloko epaitegiek

emandako ebazpenez) izendaturiko kontu-hartzaileek ere bete beharko luketela. Hori

diogu, praktikan, ezinezkoa litzatekeelako likidatzaileek egindako likidazio-eragiketak

fiskalizatzea, eragindako interesak defendatzen saiatzen direla, egintza horien inguruan

estatutuetan jasotako erregulazio eta zuzenbidearekin bat ote datozen ere fiskalizatu gabe.

Izendapena banakakoa edo pertsona anitzekoa izan daiteke, eta EKLk ez du ezarri azken

kasu horretan, nahitaez, kopuru bakoitia izan behar duenik, likidatzaileen kasuan gertatzen

den bezala. Nolanahi ere den, kasu horretan, aintzat hartu beharko da, izendapenak egiten

direnean, kontu-hartzaile bakoitzari dagozkion eginkizunak zehaztu beharko direla,

azken horiek euren izenean eta ordezkaritzan jardungo baitute, banaka eta nork bere

erantzukizunpean, manuak ez duelako ezer xedatu kide anitzeko organo gisa eratzeko

beharrari buruz.

Kontu-hartzaileek eginkizunak betetzean izan behar duten funtzionamenduari dagokionez,

hau da, likidazio-eragiketak fiskalizatzeari eta legeak eta estatutuak betetzen direla zaintzeari

dagokienez, izendapena eragin zuten interes babesgarritzat jotako interesen defentsan, nahiz

eta egia den EKLk berak likidatzaileek gauzatutako egintzen gaineko beto-eskubide moduko

bat ematen diela, Kapital Sozietatearen Legeak arautzen duen guztiaren kontra, argiro esan

behar da ez direla zehatz arautu haiek kooperatibaren sozietate-bizitzan izan behar duten parte

hartzea. Eta “beto-eskubide modukoa” diogu, arauak berariaz xedatzen baitu likidatzaileen

egintzak ez direla baliozkoak izango, baldin eta kontu-hartzaileek parte hartu gabe egiten

badira. Agindu horrek, ezinbestean, bagaramatza “kontu-hartzaileen parte-hartzea” zertan

datzan gure buruari galdetzera. Azaldutako edukiaren interpretazio zabala eginez, ondoriozta

liteke parte-hartze hori kontu-hartzaileek edozein likidazio-eragiketa gauzatu aurretik eman

behar duten nahitaezko oniritziari dagokiola, eta, beraz, kooperatibaren kudeaketa dela

eta, kontu-hartzaileen eta likidatzaileen legezko gaitasuna parekatzeaz gain, lehenengoak

bigarrenen gainetik ere jarriko lituzke. Esan nahi da, likidatzaileen erabakia biribiltzeko

beharrezkoa den nolabaiteko erabaki erkidea eta/edo berrespena lortu behar dute likidatzaileek,

kooperatibaren legezko ordezkari gisa jarduten dutenean. Itxuraz, interpretazio hori ez

346

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!