20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAK DESEGITEA ETA LIKIDATZEA

14.7.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Erregulazio zehatza eta soil-soilik kooperatiba-esparrukoa denez, ez da beste araudirik

aplikatu behar. Ezta estatuko legerian jasotakoa ere (27/1999 Legearen 71. artikuluaren 1., 2.

eta 3. atalak), EKLren osagarri gisa aplikatu behar denez gero; izan ere, ez du ezer gehitzen,

ez hemengoa osatzen ere, eta bietan jasotako edukia oso antzekoa da. Ildo horretan, esan

beharra dago EKLk dakarren erregulazioa askoz xeheagoa dela.

14.8. Intervención de la liquidación

97. artikulua.– Likidazioan kontu-hartzea.

1.– Likidazio-eragiketak fiskalizatzeko, bazkideen ehuneko hogeik sozietate-egoitzako

merkataritza-arloko epaitegiari eskatu ahal izango dio kontu-hartzaile bat edo

gehiago izendatzeko.

2.– Likidatzen den ondarea handia denean, bazkide asko dagoenean edo likidazioa

garrantzitsua denean beste edozein arrazoirengatik, Eusko Jaurlaritzan lanarloko

eskumena duen sailburuak pertsona bat edo gehiago izendatu ahal izango

ditu, ofizioz edo interesdunen eskariz, likidazioan esku hartzeko eta legeak nahiz

sozietatearen estatutuak betearazteko.

3.– Likidatzaileen egintzek ez dute baliorik izango, baldin eta kontu-hartzaileek parte

hartzen ez badute.

14.8.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Esan genezake, EKL osoan gauzatu den generoaren araberako hizkera inklusiboaz gain,

EKLren araudi berrian jasotako berritasun nagusiak, dagoeneko indargabetuta dagoen

araudiaren aldean, egiatan, formalak direla likidazioa bideratzeko moduari dagokionez, nahiz

eta bietatik ondorio juridikoak sortzen diren. Berrikuntza horien bidez, likidazio-prozesua

fiskalizatzen duten kontu-hartzaileak izendatzeko eskumena zuten erakundeak ordeztu dira,

eta erregulazioa errealitate politiko-administratibo berrira egokitu da. Hau da:

a) Kontu-hartzaileak izendatzeko eskumena duten epaitegiak ordeztu dira, eta lehen

auzialdiko epaitegietatik kooperatiba-sozietateak egoitza duen tokiko merkataritzaarloko

epaitegietara igaro dira. Hori guztia merkataritza-arloko epaitegiak eratzearen

eta horien eskumen-eremua finkatzearen ondorioz, uztailaren 9ko 8/2003 Lege

Organikoak, Konkurtsoa erreformatzekoak −Botere Judizialaren Lege Organikoa

ere aldarazi zuen lege horrek−, xedatutakoari jarraiki.

b) Kontu-hartzaileak izendatzeko eskumena duen autonomia-erkidegoko administrazioorganoaren

aipamena ordeztu da, likidazio-prozesua interes orokorrekoa (publikoa)

denean, haren garrantzia eta eragina dela eta, eta Lan eta Gizarte Segurantzako

sailburuaren ardura izatetik Eusko Jaurlaritzan lan-arloko eskumena duen saileko

titularraren eskuetara igaroko da, azkenaren kargua zeinahi delarik ere.

344

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!