20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAK DESEGITEA ETA LIKIDATZEA

batetik abiatuta, gomendagarria da erakunde publiko hori jakinaren gainean egotea uneanunean

egiten ari diren likidazio-eragiketei buruz.

Likidatzailearen (edo likidatzaileen) zereginak bete beharreko eginkizunak eraz betetzen

dituenean amaituko dira, hau da, kooperatibaren likidazioa eraginkorra denean, edo, bestela,

batzar orokorrak kargutik kentzen duenean (likidatzaile gisa izendatzeko baldintza berdinak

bete behar dira), edo ebazpen judiziala dela medio (kooperatibaren egoitza dagoeneko

merkataritza-arloko epaitegiek emanda), behar bezala arrazoituta, gutxienez, kooperatiban

diren botoen ehuneko hogei osatzen duten bazkideek hala eskatuta, (ikus EKLren 37.

Artikuluak xedatzen duen boto-eskubideari buruzko iruzkina).

14.7.3. Esanahi praktikoa

Arauaren aginduzko izaera alde batera utzi gabe, ondorioztatu behar da kooperatibak

nolabaiteko xedatze-gaitasuna daukala legeak ezarritako mugen barruan, hala nola

likidatzaileek izan behar duten funtzionamenduaren araubideari dagokionez (kide anitzeko

organo bati atxikitakoak, solidarioak, mankomunatuak), haiek betetzen dituzten ahalmenen

finkapena eta mugaketa arautzeko aukera dutela (adibidez, batzarrak berretsi behar izatea

zenbateko jakin batetik gorako eragiketak), bai eta legeak adierazitakoez gain, likidazioegintza

zehatz batzuk ere nahitaezkotzat jotzeko modua ere (adibidez, bazkideei informazioa

emateko beharra, aldizkakotasun jakin batekin).

Manua, batik bat, likidatzaileentzat da; izan ere, beharrezkoa den edozein likidazioeragiketa

egiteko ahalmena esleitzeaz gain, agintzen zaizkion eginkizun guztien barruan,

nahitaez bete beharreko egintza zehatz batzuen zerrenda ere ezarri delako. Likidatzaile(ar)en

eginkizun eta ahalmen horiek kontuan hartuta, arauak berebiziko interesa dauka likidazioprozesuaren

barruan harekin edo haiekin batera jarduten duten hirugarrenentzat ere bai,

kooperatibaren izenean jarduten duten pertsonen legitimitatea eta ordezkagarritasuna

bermatutzat joko baitute ondorio horietarako. Era berean, esan dezakegu kooperatibarentzat

berarentzat eta kooperatiba osatzen duten bazkideentzat ere interesgarria dela; likidatzaile

hori edo horiek zein funtzionamendu-araubideri lotuta egon behar duten zehaztu behar

baitute, eta, gainera, kargutik kendu ahalko dituzte, batzarraren erabakiaren bidez, betiere

izendapena berresteko behar den gehiengoz hartzen bada lehenengo kasuan (kooperatiba) eta

errekerimendu judizialez bigarrenean (gutxienez, boto guztien ehuneko hogei ordezkatzen

duten bazkideak). Azaldutakoaren ondorioz, likidatzaileak kargutik kentzeko eta, hala

badagokio, likidatzaile berriak izendatzeko eskaera ebazteko eskumena duen epaitegiari

ere eragingo dio: hots, kooperatibaren egoitza dagoeneko merkataritza-arloko epaitegiei.

Amaitzeko, aipatutako epaitegien eskumen-eremuaz denaz bezainbatean, likidatzaileen aurka

abiaraz daitezkeen erantzukizun-akzioak ere auzibideratu beharko baitituzte, erakargarria da

ondorio horietarako legitimatuta dauden pertsonentzat, hau da, administratzaileen aurkako

akzio berdinak hasarazteko eskumena duten pertsonentzat.

Kooperatiba guztiei aplika dakieke, edozein motatakoak izanda ere, eta dituzten baldintza

bereziak dituztela ere (bazkideen kopurua, ondarea...).

343

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!