20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAK DESEGITEA ETA LIKIDATZEA

14.6.3. Esanahi praktikoa

Aginduzko araua da, kooperatibak baliatu ezin duena, eta, batez ere, sozietatea bera dugu

hartzailea; izan ere, sozietatearen kudeaketan eta ordezkaritzan hutsik ez egoteko bermea

ematen du, eta, hortaz, administratzaileek funtzio horiei eutsiko diete likidatzaileak izendatzen

diren arte. Horren ondorioz, interesgarria da, halaber, bereziko garrantzi juridikoa duelako,

bai administratzaileentzat, kargua utzi ondoren ere atxiki behar duten betebehar bat ezartzen

zaielako (likidatzaileei informazioa ematea), bai likidatzaileentzat, azkenek kooperatibaren

kudeaketa eta ordezkaritza euren gain noiz hartuko duten zehazten duelako. Aldi berean,

baterako betebehar bat dago, hau da, inbentarioa eta egoeraren balantzea sinatzea likidazioprozesua

hasi aurreko egunean, eta horrek zehaztuko du funtzioak eskualdatzeko unea.

Kooperatiba guztiei aplika dakieke, edozein motatakoak izanda ere, eta dituzten baldintza

bereziak dituztela ere (bazkideen kopurua, ondarea...).

14.6.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Erregulazio zehatza eta soil-soilik kooperatiba-esparrukoa denez, ez da beste araudirik

aplikatu behar. Ezta estatuko legerian jasotakoa ere (27/1999 Legearen 71. artikuluaren 3.

eta 4. atalak), EKLren osagarri gisa aplikatu behar denez gero; izan ere, ez du ezer gehitzen,

ez hemengoa osatzen ere, eta bietan jasotako edukia oso antzekoa da.

14.7. Likidatzaileen funtzioak

96. artikulua.– Likidatzaileen funtzioak.

1.– Likidatzaileak hainbat direnean, batzar orokorrak erabakiko zu zer araubide

aplikatuko den.

2.– Likidatzaileek ahalmena izango dute likidazio-eragiketa guztiak egiteko. Esleitzen

zaizkien funtzioak betetzeko, kooperatiba ordezkatuko dute epaiketan eta

epaiketatik kanpo, eta sozietatea obligatuko dute hirugarren ez-bazkideen aurrean,

kooperatibaren administrazio-organoa obligatzen den modu berean.

Bereziki, eginkizun hauek izango dituzte:

a) Aurreko artikuluan aipatzen diren inbentarioa eta hasierako balantzea sinatzea.

b) Kooperatibaren liburu eta gutunak betetzea eta jagotea, eta ondareak osorik

jarrai dezan zaintzea.

c) Gauzatzeke dauden eragiketak bukatzea, eta kooperatiba likidatzeko egin

beharreko zeregin guztiak egitea.

d) Sozietatearen ondasunak besterentzea.

e) Gauzatzeke dauden kredituak erreklamatzea hirugarren ez-bazkideei edo

bazkideei, eta kredituok jasotzea.

f) Sozietatearen interesek hala eskatzen dutenean, transakzioak eta arbitrajeak

hitzartzea.

340

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!