20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAK DESEGITEA ETA LIKIDATZEA

horri kooperatiba osatzen duten bazkideak eta kooperatibaren hartzekodunak gehitzea.

Ahalmen hori, berriz diogu, administratzaileekin gertatzen den bezala, sozietatea desegin

eta legez ezarritako bi hilabeteak igaro ondoren bakarrik balia daiteke, eta epe hori erabili

beharko litzateke berezko eskumena duen sozietatearen organoak, hau da, batzar orokorrak,

izendapena egin dezan.

14.5.3. Esanahi praktikoa

Aginduzko araua da, eta kooperatibak ezin du erabili manuak berariaz xedatzen duenari

dagokionez. Nolanahi ere, sozietateak aukera izango du, batzar orokorraren bidez, legeak

maniobratzeko tartea ematen duen heinean, hainbat gai estatutuen bidez zehazteko, hala

egokitzat jotzen badu: adibide soil gisa, izendatu beharreko likidatzaileen kopuru jakina

zehazteko aukera, arauak ezarritako kopuru bakoitia errespetatuz; likidatzaile- edo likidatzailekargua

betetzeko izaera ordaindua edo ez-ordaindua erabakitzea, eta, ordaintzeko aukera

erabakitzekotan, horren zenbatekoa; likidatzaileek jarraitu beharreko sistema aplikagarria

zehaztea zereginak betetzeko eta, hala badagokio, zeregin horien banaketa.

Kooperatibari berari eta, bereziki, batzar orokorrari doakio araua, berez (izendapen judiziala

alde batera utzita) likidatzaileak izendatzeko eskumena era esklusiboan daukan sozietatearen

organoa delako. Era berean, kooperatiba-sozietatearen egoitza dagoeneko merkataritzaarloko

epaitegiak izendapen judizialaren eskaera egiteko legitimazioa duten pertsonentzat

ere interesgarria da araua; hau da, administratzaileentzat. Gainera, administratzaileek egin

beharko dute hasiera batean izendapen hori ebatzi behar duen batzar orokorraren deialdia,

eta horrek ez dio kalterik egiten gerora bide judizialez eskatzeko betebeharrari, baldin eta,

batzarra egiten ez bada, edo, batzarra egin arren, likidatzaileen izendapena erabakitzen ez

bada, arrazoia edozein izanda ere, eta interes legitimoa duen beste edozein pertsonaren alde.

Horiez guztiez gain, erregistroko arduraduna ere interesduna da, likidatzaileak izendatzea

inskribatzeko moduko egintza baita, eta hirugarrenean aurreko izendapenaren ondorioak ere

erregistroko inskripzioan ere ezarrita geratuko dira.

Kooperatiba guztiei aplika dakiekeen manua da, edozein motatakoak direla eta haien

ezaugarri bereziak zeinahi direla (bazkide-kopurua, ondarea...).

14.5.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Erregulazio zehatza eta soil-soilik kooperatiba-esparrukoa denez, ez da beste araudirik

aplikatu behar. Ezta estatuko legerian jasotakoa ere (27/1999 Legearen 71. artikuluaren 1., 2.

eta 3. atalak), EKLren osagarri gisa aplikatu behar denez gero; izan ere, ez du ezer gehitzen,

ez hemengoa osatzen ere, eta bietan jasotako edukia oso antzekoa da.

14.6. Funtzioak eskualdatzea

95. artikulua.– Funtzioak eskualdatzea.

Behin kooperatiba desegin eta gero, administratzaileek ordezkatze- eta kudeatze-lanetan

jarraituko dute, baina kalteak saihesteko baino ez, eta likidatzaileak izendatu bezain pronto

338

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!