20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAK DESEGITEA ETA LIKIDATZEA

–hau da, likidatzaileei− prozesu hori kudeatzeko irizpide eta jarraibide zehatzak ezartzea,

baita kooperatiba berraktibatzea ere, likidazio-prozesua bertan behera utziz eta ohiko

jarduerari berriro ekinez, eta, hortaz, kooperatibaren izenaren ondotik “likidazioan” esapidea

kendu beharko dela.

14.4.3. Esanahi praktikoa

Kooperatibak bere sozietate-estatutuen bidez balia ezin dezakeen aginduzko manua da;

hala ere, estatutuetan arau osagarriak xedatu daitezke, betiere xedapenok legearen aurkakoak

ez badira, ezta kooperatiba-sozietatea eratzen duten printzipioen aurkakoak ere. Kooperatiba

guztiei aplika dakieke, mota, tamaina eta gainerako baldintzak edozein direla ere.

Kooperatibari berari eragiten dio zuzenean, eta nabarmentzekoa da batzar orokorraren

funtzionamenduaren garrantziari eutsi diola, legeak eta estatutuek araututako ohiko

baldintzetan, sozietatearen organo gorena den aldetik, bai eta likidatzaile gisa eratutako

administratzailearen karguari ere, administratzaileak kooperatibaren kudeaketaren

eta ordezkaritzaren arduradun diren aldetik. Halaber, manuak arreta berezia jarri dio

kooperatibarekin lan egiten duten hirugarren interesdunen gardentasun eta segurtasun juridiko

egokiari, kooperatibari ezarritako betebeharraren bidez: kooperatibak likidazio-prozesuan

dagoen sozietatea dela iragarri behar du, sozietatearen izenaren alboan, “likidazioan”

esapidea txertaturik.

14.4.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Aztertutako aginduan jasotako erregulazioaren eta SALren ildo berean jasotakoaren

arteko bat etortzeari kalterik egin gabe, arlo kooperatiboari doakion gaia besterik ez da.

Horrela, estatuko legeria ere (Kooperatibei buruzko uztailaren 16ko 27/1999 Legearen 71.

artikuluaren 1. eta 5. atalak), EKLk xedatu ez duen guztian osagarri gisa aplikatu behar

dena, ez da aplikagarria; izan ere, hemengo legeak berariaz xedatzen du likidazio-prozesua

irekitzeko egin nahi den arauketa eta haren funtzionamendu organikoa, eta, gainera, estatuko

legeak EKLren edukiaren oso antzekoa dakar.

14.5. Likidatzaileen izendapena

94. artikulua.– Likidatzaileen izendapena.

1.– Batzar orokorrak likidatzaile bat edo gehiago hautatuko ditu, ahal bada kooperatibako

bazkideen artetik, beti kopuru bakoitietan. Bidezko arrazoia adieraziz bazkideetako

inork ez badu nahi likidatzaile izan, kooperatibako bazkide ez diren pertsona fisiko

edo juridikoen artean izendatu beharko da. Likidatzaileei ordaindu ahal izango zaie.

Izendapenak ez du ondorerik sortuko hirugarren ez-bazkideen aurrean Euskadiko

Kooperatiben Erregistroan inskribatu arte.

2.– Kooperatiba desegin eta bi hilabeteren buruan inor ez bada likidatzaile izendatzen

eta inork ez badu izendapen hori onartzen, administratzaileek sozietatearen egoitzako

335

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!