20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAK DESEGITEA ETA LIKIDATZEA

14.3.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Erregulazio zehatza eta soilik kooperatiboa izanik, ez da beste araudirik aplikatu behar.

Ezta estatuko legerian jasotakoa ere (27/1999 Legearen 70. artikulua), EKLri osagarri gisa

aplikatzekoa, ez baitio ezer gehitzen EKLri edo hura osatzen, biak oso antzekoak direla,

alderdi formal eta zehatz batzuk kenduta, hala nola erabakiak erregistroan inskribatzeko

izapideei buruzko deskribapen handiagoa estatukoan.

14.4. Likidatzeko prozesua

93. artikulua.– Likidatzeko prozesua.

1.– Behin kooperatiba desegin ondoren, likidazioaldia irekiko da, bat-egiteetan edo

erabateko zatitzeetan izan ezik. Kooperatibak bere nortasun juridikoari eutsiko dio,

baina «likidazioaldian» hitza gehituko dio bere izenari aldi horretan.

2.– Likidazioaldian, batzar orokorren araubidearen gaineko lege- eta estatutu-arauak

beteko dira. Administratzaileek egingo dituzte batzar orokorren deialdiak, eta

batzarburu jardungo dute batzarretan; batzar horietan, likidazioaren berri eman

beharko dute, interes erkideari komeni zaiona erabakitzeko.

14.4.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Manu honetan jasotako testua eta lege indargabetuaren 89. artikuluaren edukia berdinak

dira. Salbuespen bakarra dugu administratzaileek batzar orokorretarako deialdia egin behar

dutela, likidatzaileek egin beharrean, lege horretan jasotzen zen bezala. Nolanahi ere,

aldaketa horren garrantzia eta ondorio juridikoa formala baino ez da, batzar orokorretarako

deialdia egiteko eskumena berariaz xedatuta baitago administratzaileen alde legearen 35.1

artikuluaren arabera. Ildo horretan, batzar orokorrak likidatzaile izendatutako pertsonak hartu

behar dira likidazio-aldian dauden kooperatibako administratzaileak eta, hortaz, aurreko

testua argigarriagoa zelakoan gaude. Izan ere, likidatzaile berba irakurtzean, ohartu behar

ginen, eta orain ohartu behar gara, kooperatiba likidazio-prozesu batean barruan dagoela,

eta prozesu horretan, sozietatearen administrazioak ez duela ohiko jarduera (sozietatearen

xedea) garatzen.

14.4.2. Manuaren izaera edo indar juridikoa

Manuak ezartzen duenez, likidazio-prozesua nahitaez ireki behar da kooperatiba desegin

ondoren; beraz, nahitaezkoa da hura aplikatzea, eta kooperatibak, organo sozialen bidez,

ezin du kontrako erabakirik hartu. Eta hori guztia, kapitulu honen azterketan eta analisian

arestian aipatu ditugun bi salbuespenak aintzat hartuta, artikuluan berariaz jasotzen direnak,

bada, bat-egite kasuak (gogoratu kooperatiba xurgatzailea ez dela desegiten) eta erabateko

zatiketa. Bi eragiketa horien bidez, sozietatearen azkentzea lor daiteke erregistro-idazpenak

ezereztuz, aldez aurretik desegin beharrik izan gabe, edo likidazio-prozesurik egin gabe.

Likidazio-aldia irekitzearen helburua da, lehen azaldu dugun moduan, likidazio-eragiketak

333

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!