20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA SORTZEA

ekarpenak aurkezteko eta eztabaidak egiteko. Hala, funtsezkotzat jotzen da batzar sortzailean

aurretiaz adostutako testua baliatzea.

Batzar horretan, lehendakaritzako eta idazkaritzako karguak aukeratuko dira, eta kargudun

horiek, ondoren, batzar orokorraren akta ziurtatuko dute.

Bazkide izateko baldintzei dagokienez: argi dago sustatzaileek ziurtatu dutela, batzar

nagusia egin aurretik, batzarrera joan direnek bazkide-izaera eskuratzeko behar diren

baldintzak betetzen dituztela, eratzen den kooperatiba-motaren arabera. Hori funtsezkoa da,

batik bat, baldintza pertsonal bereziak edo espezifikoak bete behar dituzten kooperatibetan,

hala nola nekazaritza-kooperatiba bat eratzeko unean nekazaritza-ustiategi bateko nekazari

profesional titularra izateko betekizuna, garraio-kooperatiben kasuan, gidaria izateko

baimena izatea eta abar. Hori funtsezkoa da, geroago, batzar horren akta ziurtatzen duen

notarioak aipaturiko baldintza horiek guztiak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak

eskatujko dituelako.

Batzar sortzaile baten erabakiak gehiengoz har daitezela eskatzea alferrikakoa dirudien

arren (bada, batzar sortzzaile batera kooperatiba eratzea erabakita duten pertsonak joango

direla ulertzen denez gero), ez da hutsaltzat jo behar; izan ere, lege-ondorioetarako eta

segurtasun juridikoa bermatzeko, behar-beharrezkoa da sustatzaileek berariaz eta ebairik gabe

adieraztea kooperatiba bat eratzeko borondatea dutela, eta, horrez gain, zer barne-araudiren

bidez erabakiko duten adieraztea, eta gero, aktaren eskritura egingo duen notarioari helarazi.

2.2.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Kooperatibei buruzko uztailaren 16ko 27/1999 Legeak (27/1999 Legea, hemendik aurrera)

ez du batzar sortzailerik arautzen; izan ere, lege horrek batzar sortzailearen manua kendu

egin zuen, eratzeko prozedura arintzeko.

2.3. Sortzealdian den kooperatiba

8. artikulua.– Sortzealdian den kooperatiba.

1.– Sortzen ari den kooperatibaren sustatzaileek edo haien artetik batzar sortzailean

izendatutako kudeatzaileek egingo dituzte, sozietatearen izenean, hala kooperatiba

sortzeko ezinbestekoak diren egintza eta hitzarmenak nola batzar sortzaileak

espresuki eskatutakoak. Sortzealdian, sozietatearen izenean jarduteko gaikuntza

izango dute horretarako agindu espezifikoa emanez izendatutako pertsonek ere.

2.– Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu aurretik sozietatearen izenean

egintzak eta kontratuak egin dituztenek izango dute horien erantzukizun solidarioa,

salbu eta egintza edo kontratu horien efikazia dagoenean inskripzioaren eta, hala

badagokio, kooperatibak egintzok geroago bere gain hartzearen baldintzapean.

3.– Sortzealdian den sozietatea izango da artikulu honen 1. atalean aipatutako egintza

eta kontratuen erantzule, bazkideen ekarpenek osatzen duten ondarearen bidez.

Bazkideek beren erabakiz ordaindu behar izan duten ekarpen osoaren mugaraino

erantzungo dute, pertsonalki.

31

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!