20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

TRANSFORMAZIOA

Azkenik, laugarren zenbakian azpimarratzen da kooperatiba bihurtzeak ez duela aldatzen

erakundea eraldatu aurretik erakunde eraldatuko bazkideek hartutako sozietate-zorrengatik

zeukaten aurreko erantzukizun-araubidea, hartzekodunek eraldaketa berariaz onartu ez

badute. Hau da, izakunde ez-kooperatiboan, erantzukizuna mugatu ez bada, aurreko zorrek

iraungo dute aldaketa egin ondotik, horren onuradunek (hartzekodunek) araubide horri uko

egin ezik.

Kooperatiben Erregistroaren araudi berririk ezean, 59/2005 Dekretuaren 60. artikuluak ez

du ezer gehigarririk proposatu, bigarren zenbakiak dakarren erregistroko koordinazioa salbu:

“2.- Kooperatiba bihurtzeko egintza Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatzen

denean, eraldatutako sozietatea aurrez inskribatuta zegoen Erregistroari horren berri eman

behar zaio, dagozkion ondorioetarako”.

13.2.4 Beste arau aplikagarri batzuk

27/1999 Legearen 69.1 artikuluak kooperatiba bihurtzea arautzen du, eta aukera ematen

du “izaera kooperatiboa ez duen edozein elkarte edo sozietate eta interes ekonomikoko

elkarte” bihur dadin, baldin eta sektoreko legeriaren baldintzak betetzen badira eta sozietate

horietako kideak lankide izan badaitezke eraldaketaren ondoriozko erakundeari ezartzen

zaion sozietate-xedeari dagokionez.

Artikulu horri buruzko kritika zehatzik ez dugu egingo, ez baita aplikagarria, baina

erabilgarria izan daiteke, baldin eta eraldaketa izakunde ez-kooperatibo bati loturik egiten

ez bada, izakunde hori estatuko legeari lotuta badago. Berariaz jasotzen ez deneko kasu

horietan, kooperatiba bihurtzeko gaitasuna ematen duen estatu-mailako arau bat izango dugu,

eta zentzugabea izango litzateke euskal legearen araberako kooperatiba bat nahi badugu,

estatuko legeari lotutako kooperatiba eraldatzera behartzea, eta, gero, kooperatiba-jarduerak

egiteko eremua murriztuz eta estatutuak egokituz, euskal legeari lotzea.

Horrez gain, kooperatibaz kanpoko izakunde juridikoaren arauketa osoa izango dugu, eta

hori aztertu beharko da transformazioa burutu dadin.

321

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!