20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

TRANSFORMAZIOA

Onena da bazkideen ahobatezkotasuna lortzea, aurretik zer-nolako eskubideak zituzten eta

gerora zer-nolakoak izango dituzten argi utzita.

Artikuluan jasotako transformazioaz gain, edo horretarako arrazoi gehigarri gisa,

deskalifikatze baten ondoriozkoak ere badira. 11/2019 Legearen 161.4 artikuluan honako

hau ezarrita dago:

“4.– Behin deskalifikatzeko ebazpena irmoa denean, ofizioz izango ditu erregistroondorioak,

eta horrek ekarriko du kooperatiba desegitea edo transformatzea, sei hilabeteko

epean, administrazio-ebazpena betearazlea denetik aurrera kontaturik”.

Deskalifikatutako sozietatea transformatzea ere bideragarria da. Hala ere, esan liteke, aukera

arautu baino, aukera badagoela gogorarazi egiten dela. 161.1 artikuluaren deskalifikatzearrazoiak

aztertuz gero, ikusiko dugu halakoak ez direla “sistema juridiko kooperatiboan

bideraezinak diren sozietate-irtenbideak eskatzen dituzten enpresa-beharrak” (89.1.a

artikulua), baina deskalifikazioa ez da izango eskatutako betekizuna salbuestea justifikatzen

duen arrazoi nahikoa. Horregatik, badirudi deskalifikatzearen beraren betekizun gehigarria

dela, eta sozietateak transformazioa hautatu ahal izango duela, betetzen duela uste badu.

Kooperatiben Erregistroaren Erregelamendu berririk ezean, 59/2005 Dekretuaren 59.

artikuluak era zabalagoan arautu du eraldaketa edo transformazioa: “Kooperatiba bat

edozein motako sozietate zibil, merkataritza-sozietate edo pertsona juridiko bihurtzeak

kooperatibaren erregistro-idazpenak ezeztatzea dakar berekin”.

Edukiari dagokionez, hirugarren zenbakiak eskatzen du, sozietate eraldatu berria eratzeko

behar diren legezko eta erregelamenduzko betekizunez gain (horien artean, erregistro

eskudunari eskatutako izena egon behar da), honako hauek ere egikaritu behar direla:

a) Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren homologazioa. Gaur egun,

indargabetuta.

b) Kooperatibaren batzar orokorraren berariazko eta aldeko erabakia, Euskadiko

Kooperatiben Legearen 36. artikuluan (gaur egun 38. artikulua) ezarritako

gehiengoz –gutxienez− hartutakoa, bertan dauden eta ordezkatuta dauden bazkideen

quorumaren arabera.

c) Euskadiko Kooperatiben Legearen 85.1.b artikuluak (gaur egun 89.1.b artikulua)

eskatzen dituen baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

d) Transformazioaren erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta

kooperatibaren egoitza dagoeneko lurralde historikoko hedapen handiko bi

egunkaritan argitaratu izanaren justifikazioa.

e) Euskadiko Kooperatiben Legearen 85.1 artikuluaren e) letrak eta azken paragrafoak

aipatzen dituzten balantzeak (gaur egun, 89.1 artikuluaren e letra eta azken

paragrafoa).

f) Banantze-eskubidea erabili duten bazkideen zerrenda, ordezkatzen duten kapitala

adierazita.

g) Heziketarako eta Kooperatiba Sustapenerako Funtsa aplikatu izanaren egiaztagiria,

bai eta batzar orokorrak Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluari dagozkion

partaidetzako kontuen tituluei buruz hartutako erabakia ere, Euskadiko Kooperatiben

Legearen 85.4 artikuluan arautzen den moduan. Gaur egun, 89.4) artikuluak dakarren

sistema berriaren arabera ulertu beharko litzateke.

318

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!