20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

TRANSFORMAZIOA

Lege berrian ere, bazkideen borondate soila ez da nahikoa, “enpresa-beharren” eskakizunari

eutsi baitzaio, baina aurretiazko homologazioaren betekizuna kendu da, adierazitako zergatiak

ez egoteak lekarzkeen ondorio juridikoak aipatu ez badira ere. Homologazioa desagertu denez,

nahitaezko funts banaezinen gaineko kontrola zehaztu da. Zenbait aldaketa egin badira ere,

funts horiek Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluari eman beharko zaizkio, lehengo

moduan.

Zioen azalpenean ikusi dugunez, lege berriak zaintza-batzordearen egiaztapena kendu du,

eta kooperatibaren kapitalaren eraldaketa argitu du, EKGKri eman beharreko funts banaezinei

dagokienez; ildo horretan, argitu du funtsak nola doitu behar diren konpentsatzeko dauden

galeren eta balizko minusbaliotasunen aurrean.

Transformazioa beti baloratu beharko da sozietatea desegiteari eta likidazioari ekin aurretik,

batak edo besteak bazkideentzat izan ditzakeen ondorio ekonomikoak direla eta.

13.1.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Euskal kooperatibak edozein motatako sozietate zibil edo merkataritza-sozietate bihur

daitezke, baldin eta legeak ezartzen dituen baldintzak betetzen badira. Hala ere, Kooperatiben

Erregistroaren Erregelamendu berririk ez dagoenez, 59/2005 Dekretuaren 59. artikulua

zabalagoa da, edozein motatako pertsona juridikoak ere kontuan hartzen baititu, Legearen

beraren 90. artikuluarekin bat etorriz, alderantzizko transformazioa (kooperatiba bihurtzea)

arautzen duenean baino eskuzabalago jokatzen duelarik. Aurreko legean ere bazegoen esandako

aldea erregulazioan, eta ez da baliatu lege-mailan ebazteko, beharbada, gai horrek ia eraginik

ez duelako maila praktikoan. Egiatan, erregelamendua bere eta beste lege-xedapen batzuetan

jasotako xedapenak gaitzea nahikotzat jo da euskal kooperatibak beste era juridiko bat bihur

daitezen ahalbidetzeko.

Betekizunak, funtsean, lehen eskatzen ziren berberak dira, ñabarduraren bat edo beste eginda:

a) Administratzaileen iritzira, sistema juridiko kooperatiboan bideraezinak diren sozietateirtenbideak

eskatzen dituzten enpresa-beharrizanen zioz bakarrik egin daiteke

transformazioa. Halakoetan, administratzaileek egoera horri buruzko txostena egin

behar dute, eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluari jakinarazi behar diote,

hurrengo idatz-zatian jorratzen den transformazioaren inguruko erabakia hartu aurretik.

Oraingo legeak ez du eskatzen EKGK-k zergatiak aldez aurretik homologatzea,

baina argudiatutako arrazoien berri eman behar zaio kontseiluari. Oraingoz ez dago

erregulaziorik EKGK-k zergatirik ez dagoela iriztearen ondorioei buruz, ezta epeei

buruz ere.

Txostena transformazioaren eskritura publikoari erantsi behar zaio.

b) Batzar orokorraren esanbidezko eta aldeko erabakia, estatutuak aldatzeko ezarritako

betekizunei jarraiki hartutakoa. Kapitulu horretan (estatutuak aldatzea) adierazitakoari

lotzen gatzaizkio.

c) Batzarra aldatzeko erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta kooperatibak

egoitza duen lurralde historikoan zabalkunde handia duten bi egunkaritan argitaratu

behar da.

d) Transformazio-eskritura publikoak dena delako erakundea eratzeko legez eta

314

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!