20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

TRANSFORMAZIOA

Horrela, era juridiko jakin baten bidez garatzen den proiektua beste era juridiko batera

aldatu egiten da, likidatu eta desegin beharrik gabe, edo elementuak desegin eta beste

sozietate-mota bati eskualdatu beharrik gabe, eta hori guztia, nortasun juridikoari eutsita.

13.1.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Legearen zioen azalpenak honela deskribatu du transformazioa:

“Sozietate motak birmoldaketa-bideen bitartez berregituratzeko prozesuak, esku hartzen

duten kooperatiben izaera kooperatibista kontrolatzen dutenak eta sozietateen zuzenbidearen

araugintza-teknikak aprobetxatzen dituztenak, indarreko terminoetan formulatu dira, salbu

eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak transformazio-prozesuan izan beharreko

esku-hartzeari dagokionez eta, hala badagokio, zaintza-batzordeak prozesuan izan beharreko

esku-hartzeari dagokionez.

Ildo horretan, eta kooperatibei buruzko lege autonomiko ezberdinen erregulazioarekin bat,

aztertu da zergatik eta zertarako esleitu zaion Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluari

homologazio-funtzioa, eta nolakoa eta zenbatekoa den aipatutako organo horren esku

partaidetza-kontu gisa jarri beharreko ondarea.

Azterketa horren ondorioz, erregulazioa aldatu da, transformatzeko betekizun gisa

aipaturiko homologazioa behar izatea bertan behera utziz, ulertzen delako ezen, nahiz

eta Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legea aitzindari izan zen

kooperatiben transformazio erregulatzen, hartan ezarritako betekizun batzuk gehiegizko

bihurtu direla, denboraren joanean, kautelazko neurri gisa. Hala, homologazioaren ordez

aipaturiko organoari informazioa eman beharra ezarri da, eta, gainera, malgutu da funts

banaezinak organo horretara transferitzeko modu operatiboa; argitzen da ezen aplikazio

zehatzen mende dauden helburu-izaerako erreserbak ez direla sartzen mugimendu

kooperatiboa sustatzeko atxiki beharreko ondarearen barruan; bestalde, doitzen da funtsa

horien benetako balioa, kontuan hartuz balantzean agertu diren eta konpentsatu gabe

dauden galerak, edo aditu independente baten txostenaren ondorioz aktiboaren elementuen

gainean ager litezkeen minusbalioak.

Modu berean, zaintza-batzordeari buruz aurreikusitako esku-hartzea ez da, erregulatu

zenetik, gertatu; beraz, ez da egoki jotzen lege berri honetan sartzea, araugintza-teknika

egoki baten mesedetan”.

Hain zuzen ere, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legea aitzindaria izan

zen eraldaketa ahalbidetzen, modu mugatuan bada ere (“Enpresak koperatibei buruzko

legerian aurkitzen ez diren irtenbideak behar dituenean, orduantxe soilik egin daiteke

eraldaketa. Kudeatzaileek ebatziko dute egoera nolakoa den eta, balego, koperatibako

Zaintza-batzordeak ere iritziko dio; azkenik, Euskadiko Koperatiben Kontseilu Nagusiak

onartu beharko du” (85. artikuluaren bat ataleko a) letra). Neurri batean, transformazioa

ez zen onartzen bazkideen borondate hutsagatik –nahiz eta, hasiera batean, sozietate

kooperatiboaren alde egiteko balio izan zuen−, baizik eta gaitz txikiena eragiteko aukera

ematen zelako, ez baitzegoen orduan irtenbide juridiko kooperatiborik unean uneko enpresabeharrei

erantzuteko, zergatiak aldez aurretik egiaztatuta (Euskadiko Kooperatiben Goren

Kontseiluaren homologazioa).

313

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!