20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

TRANSFORMAZIOA

Halaber, zerrenda batean jasoko da zein bazkidek egikaritu duen kooperatiba

uzteko eskubidea, zer kapital ordezkatzen duten bazkide horiek, eta zein den

azken balantzea, administratzaileek egina eta eskritura egilesten den egunaren

bezperan itxia.

2.– Kooperatiba transformatu arren, ez da aldatuko haren nortasun juridikoa, sozietate

berriak nortasun juridiko berari eutsiko baitio.

3.– Bazkideek kooperatiba uzteko eskubidea izango dute, baldin eta batzarrean ezezko

botoa eman badute edo, batzarrean azaldu ez arren, bat ez badatoz eta hori adierazten

badiete administratzaileei, idazki bidez, berrogei eguneko epean, erabakiaren azken

iragarkia argitaratzen denetik aurrera kontaturik. Bazkide horiek eskubidea izango

dute kapitalari egindako ekarpenak itzul dakizkien, transformatze-erabakiaren

egunetik estatutuek zehazten duten egunera bitartean edo batzarrak erabakitzen

duen epean, baina 66. artikuluan aurreikusitako epea luzatu gabe. Atzeratutako diru

kopuruengatik dagozkien legezko interesak ere jasoko dituzte.

4.– Nahitaezko Erreserba Funtsaren dotazioen balioa eta, hala badagokio, borondatezko

erreserba-funtsak, estatutuetan izaera banaezina dutenak eta batzar orokorrak izaera

horrekin erabaki dituenak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren esku jarriko

dira. Nolanahi ere, ez dira Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren esku jarriko

aplikazio eta helmuga zehatz bat ezarri zaizkien borondatezko erreserba-funtsak.

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren esku jarri beharreko funtsen balioa

kalkulatzeko, haien balio nominaletik kendu beharko dira batzar orokorrak

onartutako transformazio-balantzearen arabera konpentsatzeko dauden galerak.

Nolanahi ere, aplikatu beharreko legeriaren arabera aditu independente baten

txostena aurkeztu behar bada eta sozietate berriaren balantzean aktiboek izandako

minusbalioa erregistratu behar bada, minusbalio hori Euskadiko Kooperatiben

Goren Kontseiluaren esku jarritako funtsen balioari aplikatuko zaio, funts horiek

ondare garbi osoaren gainean duten proportzioaren arabera.

Estatutuetan aurreikusitako xedeetarako erabiliko da kooperatiba-heziketa eta

-sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako ekarpena, eta,

halakorik ezean, lege honen 98.2.a) artikuluan kooperatibaren likidazio-kasurako

ezartzen den xederako.

5.– Kooperatiba transformatzea onartzerakoan, batzar orokorrak aukera izango du

entitate berri horren partaidetza ekonomiko bihurtzeko kapital sozialari egindako

ekarpenak, bazkide bakoitzak kooperatiban jarri zuen kapitalaren araberako

proportzio zuzenean, kooperatiban zuen boto-eskubidearen araberako proportzioan,

edo bi irizpide horiek konbinaturik.

13.1.1. Sarrera

“Transformazioaren ondorioz, sozietate batek beste sozietate-mota bat bereganatzen du,

baina nortasun juridikoari eusten dio” (Merkataritza-sozietateen egitura-aldaketei buruzko

apirilaren 3ko 3/2009 Legearen 3. artikulua). Emaitza ez da ondare-elementuak eta bazkideak

eskualdatu direla; bertan jarraitzen dute, nortasun juridikoari eusten baitzaio, berbera da,

baina funtzionamendu-arau juridikoak aldatu dira.

312

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!