20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

13. TRANSFORMAZIOA* 1.

13.1. Kooperatiba transformatzea

89. artikulua.– Kooperatiba transformatzea.

1.– Kooperatibak transformatu, eta sozietate zibil edo merkataritza-sozietate bihur

daitezke, betiere betekizun hauek betetzen badira:

a) Kooperatiben sistema juridikoan, administratzaileen ustez, ezin gauzatuzkoak

diren sozietate-konponbideak exijitzen dituzten enpresa-beharrengatik bakarrik

egin ahal izango da transformazioa. Hartara, administratzaileek horri buruzko

txosten bat egin beharko dute, transformazioaren eskritura publikoari erantsiko

zaiona eta zeinaren berri emango zaion, ondorengo b) letran aipatzen den

erabakia hartu baino lehenago, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluari.

b) Batzar orokorraren erabakia beharko da, berariazkoa eta aldekoa. Hori

erabakitzeko, estatutuak aldatzeko dauden betekizun berak bete beharko dira.

c) Batzarraren erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko

da, baita kooperatibak egoitza duen lurralde historikoko hedapen handiko bi

egunkaritan ere.

d) Transformazioaren eskritura publikoak hautatzen den sozietate mota sortzeko

legez eta arauz aurreikusten diren aipamen guztiak bilduko ditu, eta lege

honetan ezarritako guztia errespetatu beharko du. Eskritura horri, behar izanez

gero, aditu independenteek sozietate-ondare ez-diruzkoari buruz egiten duten

txostena erantsiko zaio, merkataritza-legeriak aurreikusten duena.

e) Eskritura publiko hori, lehenengo Euskadiko Kooperatiben Erregistroan

aurkeztu beharko da, dagokion baja inskribatzeko; gero, hala badagokio,

merkataritza-erregistroan edo erregistro eskudunean ere aurkeztu beharko

da, entitateak hartzen duen forma hartzen duela, haren lehenengo inskripzioa

egiteko. Eskriturarekin batera, balantzea aurkeztu beharko da, transformazioerabakia

hartu zen egunaren bezperan itxia; bestela, azken ekitaldia

amaitzerakoan itxitako balantzea, baldin eta sei hilabete baino gehiago igaro

ez badira azken ekitaldia itxi zenetik eta hura sozietatearen egoitzan aurkeztu

bazen eta bazkideek aztertzeko moduan jarri bazen batzar orokorreko deialdia

egin zen egun beretik aurrera.

f) Kooperatibaren transformazioa ezin izango da inskribatu harik eta Euskadiko

Kooperatiben Erregistroan egiaztatzen den arte ezen bete dela hurrengo 4.

paragrafoan erregulatutakoa lege honen 98.2.d) artikuluan xedatutakoari

dagokionez.

* Iñigo Nagore Aparicio jaunak, Zuzenbideko doktore, LEGALKIDE ABOGADOS SLPko kide, UPV/

EHUko irakasle elkartu (Enpresa Zuzenbidearen arloa) eta BITARTU-Kooperatiba Arbitrajearen Euskal

Zerbitzuko bitartekariak egindako iruzkina.

311

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!