20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN BAT-EGITEA ETA ZATITZEA

badagokio, zenbat bazkide eskualdatuko diren entitate bereganatzaileetara edo

prozesu horren ondorioz sortzen diren entitateetara.

3.– Entitate onuradun batek ez badu betetzen zatiketaren ondorioz hartu duen

betebeharren bat, gainerako entitate onuradunek izango dute horren gaineko

erantzukizun solidarioa, horietatik bakoitzari zatiketan egotzi zaion aktibo garbiaren

zenbatekoraino. Zatitutako sozietatea zatitzearen ondorioz desagertzen ez bada,

zatitutako sozietateak berak izango du betebehar guztiaren erantzukizuna.

4.– Kooperatibek bat egiteko aplikatzen diren arau berak aplikatuko dira haiek

zatitzeko, aurreko zenbakietan azaltzen diren salbuespenekin; kooperatibak

zatitzeko prozeduran parte hartzen duten kooperatibetako bazkide eta hartzekodunek

kooperatibek bat egitean izaten dituzten eskubide berak baliatu ahal izango dituzte.

5.– Kooperatibaren ondarea edo bazkideak bereizten direnean kooperatiba ez den

entitate baten alde, eta, gainera, zatitzearen ondorioz erabat edo partzialki

eskualdatzen badira lege honen 89.4 artikuluan transformaziorako aipatzen diren

funtsak, kooperatibaren balantzearen pasiboan erregistratuak izan direnak, artikulu

horretan xedatutako erregelak aplikatuko dira.

12.9.1. Sarrera

Zatiketa bat-egitearen alderantzizko ekintzatzat hartu izan ohi da, baina bi-biek elementu

asko partekatzen dituzte. Bat-egitean bat baino gehiago izatetik bat izatera igarotzen bada,

zatitzean, bat izatetik bat baino gehiago izatera igarotzen da emaitza, edo baten zati bat

(kooperatibetan: ondarea eta bazkideak) beste kooperatiba bat edo batzuk bihurtzen dira.

Bat-egitean, proiektu bat partekatzen da eta sinergiak azaleratzen dira; zatiketan, berriz,

proiektua espezializatu, hedatu eta onbideratu egin daiteke (krisian dagoen unitate bat

banatuz), eta batzuetan, oso salbuespenezko kasuetan, bazkideen arteko liskar-arazoak

konpon daitezke.

Legeak ez du zatiketa berezia arautzen, eta bat-egite bereziaren eduki baliokidea arautzen

da zatiketaren barruan.

12.9.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Legearen zioen azalpenak dioen bezala, “espresuki erregulatzen dira, aipaturiko bategite

bereziak ez ezik, sozietate kooperatiboak entitate ez-kooperatibo baten alde zatitzea

edo bereiztea ere; praktika kooperatiboan beharrezkoa ikusi da aukera hori, eta, beraz,

sozietate-arauak aukera hori ahalbidetu behar du, kooperatiba-legeria autonomikoan eta

merkataritza-legerian gertatzen den bezala”. Horrenbestez, zatiketa emaitza kooperatiboak

ez dituen emaitzetara zabaldu da, eta, beraz, emaitza horietan ere zatitu egin daiteke, bitarteko

eraldaketak saihestuta. Kooperatiba bat bi kooperatiba edo gehiagotan zatitu daiteke, edo

bere ondarearen zati bat edo batzuk beste kooperatiba batzuetan zatitu; baina, horrez gain,

kooperatiba ez den era juridiko bat izan daiteke emaitza edo banandutako zatia kooperatiba

ez den erakunde batean txertatzea. Hori dela eta, bat zenbakiaren c letran, kooperatibako

bazkideek bertan jarraitzeko aukera arautu da, kanporatu nahi duten ondarearen zatia baino

ez zatituta.

307

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!