20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN BAT-EGITEA ETA ZATITZEA

sozietate bat kooperatiba ez den beste sozietate batekin elkartuko dugu, batak bestea

xurgatuta edo, emaitza gisa, beste sozietate bat sortzeko, azkena kooperatiba dela zein ez

dela. Arauak berariaz aitortzen du bat egiteko aukera, ez besterik, baina beharrezkoa da

euskal kooperatibak bat egiteko erabiliko duen formula juridikoa arautzen duen manuak ere

aukera hori onartzea, edo, berariazko debekurik egon ezean, aukera hori gauza daitekeela

interpretatzea.

Hori dela eta, estatuko eta autonomia-erkidegoko formula juridiko ez-kooperatiboa

erregulatzen duen araua (adibidez, elkarte batekin bat egitea) intentsitate handiagoz edo

txikiagoz aplikatuko da, hasieran bat egiten duten erakunde bati bakarrik aplikatu ahal zaion

edo bat-egitearen emaitzari aplikatuko zaion kontuan hartuta.

Estatuko 27/1999 Legearen 67. artikulua ez da zuzenean aplikatzekoa izango, baina aplikatu

ahalko da parte-hartzaileetako bat araudi horri loturik badago (adibidez, estatuko kooperatiba

bat euskal kooperatiba batekin eta kooperatiba ez den beste batekin elkartzea, edo estatuko

legearen araberako bat-egite kooperatiboaren emaitza). Kooperatibek sozietate zibilekin

edo merkataritza-sozietateekin bat egitea besterik ez du xedatu artikuluak, eta lege horren

64., 65. eta 66. artikuluen aplikagarritasuna gogorarazi du, erabakia hartzeari eta bazkideen

eta hartzekodunen eskubideen bermeei dagokienez, bai eta sozietate xurgatzailearen edo bategitearen

ondorioz eratutako sozietatearen araudi erregulatzailearen aplikazioari dagokionez

ere. Arauketa hori argigarria da, eta, nolanahi ere, eragiketaren logikari datxekiolako beteko da.

Beste kontu bat da EAEko Legeak, garatzen deneko eskumen-eremua aintzat hartuta,

estatukoaren antzeko aldarrikapena egin ote zezakeen, eskumen-eremu hori gainditzen duela

uler baitzitekeen. Horregatik, laburragoa eta gaitzaile hutsa da, EKLren 89.4 artikuluak

jasotzen dituen funtsak araututa.

12.9. Kooperatiba zatitzea

88. artikulua.– Kooperatiba zatitzea.

1.– Honela zatitu daitezke kooperatibak:

a) Azkenduta, aurretiko likidaziorik gabe, kooperatibaren bazkideak banatuz

eta ondarea bitan edo zati gehiagotan zatituz; ondare-zatiak denak batera

eskualdatzen dira beste kooperatiba edo entitate ez-kooperatibo sortu berri

batera edo batzuetara, edo denak batera bereganatzen dituzte dagoeneko

existitzen den beste kooperatiba edo entitate ez-kooperatibo batek edo batzuek;

bazkideak kooperatiba edo entitate ez-kooperatibo hauei atxikitzen zaizkie.

b) Kooperatibaren ondarearen zati bat edo batzuk eta bazkideak bereizita,

kooperatiba azkendu gabe, bereizitakoa dena batera eskualdatuz eta bazkideak

atxikiz kooperatiba edo entitate berri bati edo batzuei edo jada existitzen den

bati edo batzuei.

c) Kooperatibaren ondarearen zati bat edo batzuk bereizita, kooperatiba azkendu

gabe, bereizitakoa dena batera eskualdatuz kooperatiba edo entitate ezkooperatibo

berri bati edo batzuei edo jada existitzen den bati edo batzuei.

2.– Parte hartzen duten entitateen administratzaileek hitzartutako zatitze-proiektuak

proposamen bat jaso beharko du, zehazten duena zein ondare-zati eta, hala

306

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!