20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAREN BAT-EGITEA ETA ZATITZEA

legeari lotutako sozietate baten eta euskal legeari lotutako kooperatiba baten arteko bategitea),

artikulu horrek eskakizuna betetzen duela uler daiteke.

Zioen azalpenean bertan gaineratu denez, “Kooperatiba transformatzen den kasurako

proposatutako aldaketen ildoari jarraikiz, tratamendu bera aurreikusten da 89.4 artikuluan

finkatutako funtsetarako, bat-egite prozesu batean sozietate ez-kooperatibo batek sozietate

kooperatibo bat bereganatzen duenean”.

Era berean, bigarren zenbakiak, nekazaritzako kooperatibez gain (horiek lehendik

agertzen ziren), oraingo legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan jasota dauden elikagaien

kooperatibak sartu ditu, halakoak eraldaketako nekazaritza-sozietateekin bat eginez gero,

aurreko sistemaren aplikagarritasuna arautzean.

12.8.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Arauketa berriak, 87. artikuluaren lehenengo zenbakian, bidea eman du sozietate zibilak,

merkataritza-sozietateak edo beste edozein motatako erakundeak kooperatibekin elkar

daitezen, kooperatibek sozietateak xurgatuz edo sozietate berria eratuz, baldin eta hori

berariaz debekatzen duen legezko manurik ez badago. Bat-egite berezietan, gutxienez, bi

arau erregulatzaile egongo dira, bat esku hartzen duen sozietate bakoitzeko eta, batzuetan,

gehiago (adibidez, bat egin behar duten hiru sozietate desberdin, edo jatorrizko sozietatea eta

amaierakoa desberdinak direnean).

Gainera, kooperatiba bat beste mota bateko erakunde batek xurgatzearen ziozko bategitearen

kasuan, legearen 89.4 artikuluak transformazioari buruz araututakoa aplika dadila

xedatu da, artikulu horretan ageri diren funtsei dagokienez. Artikulu horren inguruko

iruzkinari lotuko gatzaizkio.

Lehenengo zenbakia amaitzeko, legeak dio bat-egite horietan bat egiten duten sozietateak

erregulatzen dituzten arauak aplikatu behar direla. Arauok bat-egitea ahalbidetu beharko dute

edo, berariaz bat-egitearen aurka egin ezean, arauetan xedatutakoekin bat etor daitezkeela

interpretatzea izan beharko genuke.

Bigarren zenbakiak argitu du lehenengo zenbakiak xedatutakoa nekazaritzako eta

elikagaien kooperatiben eta eraldaketako nekazaritza-sozietateen arteko bat-egiteei ere

aplikatzen zaiela.

Kooperatiben Erregistroaren Erregelamendu berririk ez dagoenez, 59/2005 Dekretuaren

65. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiek arautu dute, aplikatu beharreko kasu bakoitzerako

legeriak eskatzen duena betetzen dela egiaztatzeko, erregistroko arduradunak informazio-,

lankidetza- eta kontsulta-harreman egokiak ezar ditzala parte hartzen duten kooperatibaz

kanpoko erakundeak inskribatuta dauden erregistroekin, beharrezkoa den erregistrokoordinazioa

bermatzeko, ezinbestekoa baita bat-egitearen zioz azkentzen diren erakundeen

erregistro-idazpenak ezerezteko. Gogoan izan behar da aurreko legea dela medio, lansozietate

anonimoekin eta eraldaketako nekazaritza-sozietateekiko bat-egite bereziak baino

ez zirela arautzen, betiere kooperatiba berria sortuta.

12.8.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Artikulu horretan araututako gaiak kooperatibaren eremua gainditzen du. Kooperatiba-

305

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!