20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN BAT-EGITEA ETA ZATITZEA

12.6. Hartzekodunek aurka egiteko eskubidea

85. artikulua.– Hartzekodunek aurka egiteko eskubidea.

1.– Kooperatibek bat egiteko, hilabete igaro beharko da 83.6 artikuluan xedatutako

azken iragarkia jartzen denetik aurrera kontaturik. Epealdi horretan, bat-egitean

parte hartzen duten kooperatibetakoren baten hartzekodunak idatziz azaltzen badira

bat-egitearen kontra, kooperatibak ezin izango dira batu harik eta erabat kitatu arte

hartzekodun horiekin dituzten kredituak, edo zorrak dituen sozietateak edo bategitearen

ondorioz sortzen den kooperatibak nahikoa berme eskaini arte.

2.– Hartzekodunek ezingo diote aurka egin ordainketari, nahiz eta epeak amaitu gabe

egon.

3.– Bat-egiteari buruzko erabakiaren iragarkian, espresuki aipatu beharko da

hartzekodunek aurka egiteko eskubidea dutela.

12.6.1. Sarrera

Kooperatiben batzarrek erabakitako egiturazko aldaketak eragina izan dezake sozietate

berriko hartzekodunetan eta azkenak sozietate berriaren hartzekodun bihurtuko lirateke.

Baliteke sozietate berriaren kaudimena aldatzea, jatorrizko sozietatearen edo sozietateen

aldean, edo jarduera nagusiari zein hartzekodunari hartzekodun bihurtu zuen eragiketa ez

egitea iradokiko zion beste edozein alderdi garrantzitsuri dagokionez.

Horregatik guztiagatik, bat-egiteak arautzen dituen sozietate-araudiak, oro har,

hartzekodunak bat-egiteak ekarriko lukeen aldaketaren aurka egiteko aukera arautzen du,

hainbat ñabardura eta baldintzarekin. Ez da bat-egitea blokeatzeko aurkaritza, banandu

daitekeen bazkidearen antzeko eskubidea baizik. Hartzekoduna sozietatetik bereiz daiteke

eta bere kreditua ordaintzeko eskatu edo, gutxienez, kreditua kobratuko duelako berme

nahikoa lortu.

12.6. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Indarrean dagoen 85. artikulua bat dator 4/1993 Legearen 81. artikulu zaharrarekin, eta

artikuluaren lehen zenbakiak 79. artikuluaren 6. zenbakian arautzen ziren iragarkietatik

lehenengoari egindako igorpenaren ordez, oraingo artikuluaren (83. artikuluaren 6. zenbakia)

ageri da.

12.6.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

83.6 artikuluan araututako azken iragarkia argitaratzen denetik hilabeteko epean, ezin

izango da bat-egiterik egin (85. Artikuluaren lehenengo zenbakia). Epe horretan, bat-egitean

parte hartzen duten kooperatiben zeinahi hartzekodunek (ez xurgatuarenak bakarrik) bategitearen

aurka egin dezake idatziz. Eta idatzizko aurkaratzea aurkeztu ondoren, bat-egitea

ezin izango da gauzatu hartzekodunaren kredituak osorik ordaintzen ez badira edo sozietate

zordunak edo bat-egitearen ondoriozko kooperatibak behar besteko bermerik ematen ez

badu.

Dena dela, ez da adierazi berme nahikotzat zer jotzen den. Merkataritza-sozietateen

300

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!