20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAREN BAT-EGITEA ETA ZATITZEA

12.5.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Artikulua bat dator 4/1993 Legearen 80. artikuluarekin.

12.5.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Lehenengo zenbakiak kooperatibatik bereizteko eskubidea aitortzen die bat-egitean parte

hartzen duten kooperatiba guztietako bazkideei, baldin eta:

• bat-egitearen aurka bozkatu badute,

• edo, batzarrera joan ez arren, desadostasuna adierazten badute administratzaileei

bidalitako idazki baten bidez, berrogei eguneko epearen barruan, bat egiteko

erabakiaren azken iragarkia egin zenetik zenbatzen hasita.

Legeak aurka bozkatzea xedatzen du, eta hori egiaztatu ahal izateko, beharrezkoa izango da

bazkidearen botoaren emaitza aktan agerraraztea. Batzarrera joan ez bada (bertaratutakoen

zerrendaren bidez egiazta daiteke), akordioarekiko desadostasuna idatziz adierazi beharko

die administratzaileei, 40 eguneko epearen barruan, 83.6 artikuluak jasotako bat-egitearen

erabakiaren azken iragarkia egin zenetik zenbatzen hasita.

Banantzeko eskubidea aurreko baldintzak betetzen dituzten kooperatiba jarduleetarik

bateko bazkideei ematen zaie, eta, horrela, xurgatze bidezko bat-egiteetan, kooperatiba

xurgatzaileko bazkideei.

Banantze-eskubidea baliatzen duen bazkidearen baja justifikatutzat jotzen da (84.2

artikulua), eta kooperatiba berriak edo xurgatzaileak itzuli beharko ditu haren ekarpenak.

84. artikuluaren bigarren zenbakiak ekarpenaren itzulketaz dihardu, bat-egitearen ondorioz

azkentzen diren kooperatibetako bazkideentzat, eta betebehar hori kooperatiba berriari edo

xurgatzaileari dagokiola ezarri da. Hala ere, betebehar bera ezarri zaio xurgatzaileari, lehen

kide ziren bazkideei dagokienez.

Kooperatiben Erregistroaren Erregelamendurik ezean, 59/2005 Dekretuaren 62.1

artikuluaren d) letrari jarraiki, bat-egitearen eskrituraren nahitaezko edukia da egilesleen

adierazpena, banantze-eskubidea egikaritu duten bazkideak identifikatuz eta ekarpenak

itzultzeko baldintzak jasoz.

12.5.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Bat-egitea arautzen duten gainerako artikuluak bezala, 27/1999 Legearen 65. artikulua

ez da zuzenean aplikatzekoa, eta, nolanahi ere, erregulazioa oso antzekoa da. Beharbada,

idazketa zehatzagoa izango luke aldeko botoa eman ez duten bazkideak aipatuko balitu,

oro har, baja-eskaeraren idazkia artezkaritza-kontseiluko buruari edo presidenteari helarazi

behar zaiola zehaztuko balu (euskal legearen kasuan, beti ez dago organo hori, kooperatiba

hainbat modutan administratu ahal delako) eta “bat-egitearen ondoriozko kooperatiba”ren

gaineko itzulketa egiteko betebeharra ezarriko balu.

Euskal kooperatiba batekin bat egiten duten zenbait autonomia-legeri edo estatuko legeari

lotutako kooperatibek esku hartzen badute, horietako bakoitzak banantze-eskubideari buruz

duen erregulazioa hartu beharko da kontuan.

299

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!