20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAREN BAT-EGITEA ETA ZATITZEA

12.3.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Legeak gutxieneko dokumentu batzuk ezarri ditu, eta dokumentu horiek bazkideen eskura

egon behar dute bat-egitea onartu behar duen batzarrerako deialdia egiten denetik. Horrez

gain, administratzaileek egokitzat jotzen duten informazioa eman dezakete. Ondokoek

bazkideen eskura egon behar dute sozietatearen egoitzan:

a) Bat-egiteko proiektua, dagoeneko aipatu duguna, eskatzen den gutxieneko

informazioa jasota.

b) Proiektatutako bat-egitearen komenigarritasunari eta ondorioei buruzko txostenak,

kooperatiba bakoitzeko administratzaileek idatzitakoak.

Legeak ez du besterik esaten, eta txosten horietan bat-egitea onartu behar dela uste

ez duten kontseilukideen kontrako iritziak jasoko dira.

Merkataritza-sozietateen egitura-aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen

33. artikuluak ezarri ez bezala, ez da txosten horren edukia xedatu, nahiz eta honako

alderdi hauek aipatzen diren: “alderdi juridikoak eta ekonomikoak, bereziki, akzioen,

partaidetzen edo kuoten truke-mota eta izan litezkeen balorazio-zailtasun bereziak

aipatuta, bai eta bat-egiteak bazkideengan, hartzekodunengan eta langileengan

dituen ondorioak ere”.

Hala ere, badirudi ondorio juridiko eta ekonomikoei buruzko aipamena nahitaez

egin behar dela, bai eta bat egingo duten kooperatiben kapital eta erreserbak nola

geratuko diren azaldu ere.

Balorazioa egiteko balizko zailtasunei dagokienez, kooperatiben araubide

ekonomikoaren berezitasunak bereziki kontuan hartuta (adibidez, filialen balioa

Espainian edo atzerrian, gainbalioak dituzten lurrak), komenigarria litzateke

bazkideari oraingo eta etorkizuneko ondorioei buruzko informazioa ematea, baina

testuak ez du ezer eskatzen.

Are arazo gehiago dakartza hartzekodunei eta langileei buruzko aipamenak; izan

ere, haien interesak sistema kooperatibotik kanpo ez badaude ere, testuan ez dira

horien aipamenik ageri. Ildo horretan, esan behar da artikuluak botoa emango duten

bazkideei informazioa ematea duela xede, ez hirugarrenei informazioa ematea.

c) Bat-egitean parte hartzen duten kooperatiben azken hiru ekitaldietako urteko

kontuak, eta, hala badagokio, kudeaketa-txostenak eta kontu-auditoreenak.

d) Kooperatiba bakoitzaren bat-egitearen balantzea, onetsitako azken urtekoa ez denean.

Bat-egitearen balantzetzat har daiteke onartutako azken urteko balantzea, baldin eta

bat-egiteko proiektua onetsi aurreko sei hilabeteen barruan itxi bada.

e) Kooperatiba berriaren estatutuen proiektua edo kooperatiba irenslearen estatutuetan

gehitu beharreko aldaketen testu osoa.

Bat egindako sozietatea arautzen duten estatutuak zein izango diren jakitea da

kontua.

f) Bat-egitean parte hartzen duten kooperatiba guztien indarreko estatutuak.

g) Bat-egitean parte hartzen duten sozietateen administratzaileen izenak, abizenak

eta adina, pertsona fisikoak badira, edo sozietatearen izena, pertsona juridikoak

badira, eta, bi kasuetan, nazionalitatea eta egoitza, eta karguak zein datatik aurrera

294

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!